ALBISTEAK

Ohar honen bidez, Antton Troitiño euskal herritarraren estradizio onarpena salatu nahi du Sortuk.

Antton Troitiñok 2011n 24 urteko zigorra bete zuen. "Parot doktrina" zela-eta Troitiño 2017ra arte preso sartu behar zela agindu zuen Espainiak. Estrasburgoko Auzitegiak atzera bota zuen Parot doktrina hura, eta Troitiñori berriro ETAn sartu izana egotzi zion Auzitegi Nazionalak.

Pasa den urrian laugarren aldiz eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Londresi Troitiño estraditatzeko. Orain berriz Westminsterreko Gorteak erabaki du ez dagoela eragozpenik euskal herritarra estraditatzeko.

Sortuk Erresuma Batuak hartu duen erabakia salatu nahi du, estradizio agindu hau Euskal Herrian ireki den konponbidearen aurka kokatzen delako. Alderdi Popularraren gobernu espainiarrak daraman estrategia errepresiboaren adibide garbia da.

Kasu honek ere argi erakusten digu espainiar estatuak preso politikoen aurka garatzen duen mendeku politika, izan ere, Antton Troitiñok bere zigorra betea du eta estradizio eskaera honek Alderdi Popularraren jazarpen eta mendeku politika itsu eta itxiaren adibidea da.

Horregatik, Sortu-tik dei egiten diegu euskal herritarrei guztion eskubideen errespetuan oinarritutako agertokia sendotzeko ahaleginean indarrak biderkatzera, eta azkenik berriro ere salatu behar da bakearen aukerak zabalik direnean Erresuma Batuak espainiarren eskutik jokatu izana.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.