Ohar honen bidez, Sortuk Auzitegi Nazionalak harturiko erabaki gogor salatu nahi du eta Arantza Zuluetaran berehalako askatasuna exijitzen du.
Arantza Zulueta 2014ko urtarrilean atxilotu zuten eta orduz geroztik isolamenduan dute. Dagoeneko bi urte dira isolamendu egoera gogorrean dutela eta oraingoan "ihes egiteko arriskua" aitzaki hartuta bere askatasuna ukatu du.
PPrentzat lehentasunezkoa izaten jarraitzen du salbuespenezko eta mendekuzko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da bere tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan.
Zigorrak luzatzen ari dira faktuzko biziarteko zigorra ezarriz; sakabanaketaren bitartez, erruleta errusiarrera kondenatzen ditu PPk astebururo senideak; larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzen jarraitzen dute... hauxe da espetxeetako egoeraren erradiografia.
Testuinguru honetan dator Espainiako Entzutegi Nazionalaren Arantza Zuluetarekin harturiko erabakia, alegia, orain artekoarekin jarraitzea, euskal presoen eskaerei bizkar emanez eta hauen senitarteko eta lagunei eragiten zaien kaltea handiagotuz.
Sortuk beharrekoa ikusten du euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea. Preso guztiak etxean behar ditugu gatazka eta bere ondorioak behin betikoz isteko. Eta horretarako lehen urratsa presoen Euskal Herriratzea eta sakabanaketari amaiera ematea da.
PPren espetxe politikarekin amaitzeko indarrak biderkatu behar ditugu: mobilizazio sozialen bitartez, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartuz... Hori da Sorturen konpromisoa.