ALBISTEAK

Ohar honen bidez Frantziako poliziak atzo eginiko atxiloketak salatu nahi ditu Sortuk, bai eta bere elkartasuna adierazi atxiloturiko lagunei zein euren senideei.

Polizi iturriak aipatuz hainbat hedabidek esan dutenaren arabera, ostegunean Miarritzen egindako polizi operazioarekin loturik leudeke atzoko atxiloketak.Ostegunean bertan Sortuk adierazi zuen moduan, ETAk adierazia du arma eta biltegien zigilatze prozesua aurrera doala eta ETAk berak behin eta berriro egin die enplazamendua gobernu espainiar eta frantziarrari armagabetze eskema bat adosteko. Espainiak eta Frantziak ordea, uko egiten diote gure iritziz zentzuzkoa den enplazamenduari erantzuteari, bide polizialari eutsiz.

Sorturen iritziz zentzugabea da bide polizialari eustea borondate politikoarekin behin betiko soluzioak lor daitezkenean. Horregatik, Sorturen iritzia da bide poliziala eta errepresioak behin betiko desagertu behar dutela Euskal Herriko ekuazio politikotik.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.