Sortuk erabat arbuiatzen du Santiago Arrospideren espetxeratzea. Duela 28 urteko gertakari batzuren harira atxilotu eta espetxeratu dute. Espetxeratze honek agerian uzten du legea zapuztuz eta neurrira egindako erabakiak hartzen dituztela, betiere sektore atzerakoi eta ultrenak pozteko, hain justu astebururako deituta duten mobilizazioaren harira.
Azken aste hauetako gertakariek bi errealitate ezberdin ikustarazten dituzte, bakearen etsaien estrategian sakontzen duen Estatu batena batetik eta bestetik, bakean, demokrazian eta askatasunean bizi nahi duen herri batena.
Sorturen Kontseilu Nazionalak dolumin sentituenak eman nahi dizkio Iosu Uribetxeberria Bolinagaren senide eta lagunei.
Kriminaltzat du Sortuk Gobernu espainiarraren espetxe politika eta Iosu Uribetxeberriaren heriotzaren inguruan jazoriko gertakariek espetxe politikaren izaera kriminala berretsi besterik ez dute egiten. Hainbat heriotza eragin dituen espetxe politika baten ondorio da Iosu Uribetxeberriaren heriotza.