ALBISTEAK

Datorren asteartean, urtarrilak 13, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.

Gai honen inguruko erabakia abenduaren 16ean zen hartzekoa Auzitegi Gorena, baina urtarrilera atzeratzea erabaki zuen. Datorren asteartean beraz, Auzitegi Gorenak erabakiko du ea ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez.

Espetxe politika kriminalari eutsi nahi dio PPren gobernuak, izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan.

Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, espetxe politika kriminalari aurre egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.

PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu eta nola ez, aktibazio eta mobilizazio soziala biderkatu. Arrazoi horregatik, datorren asteartean, urtarrilak 13, arratsaldez herri guztietan mobilizazioak deituko ditugula jakinarazten dizuegu, honako leloarekin: "Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera".

Azkenik, deialdia luzatu nahi diogu herritar orori larunbatean Sare ekimenak deiturik Bilbon egingo den mobilizazioan parte-hartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.