ALBISTEAK

Sortuk atzo Basaurin eta gaur Donostian kalera ateratzeko deia egin du Espainiako Gobernuaren espetxe politikari erabateko ezezkoa emateko eta euskal preso politikoen eskubideen errespetuari babesa adierazteko.

Gobernu espainolak espetxe politikaren erabilpena egiten du alderdikeriaz bakea atzeratzeko; eta horretarako oinarrizko eskubideak urratzen ditu; preso dauden pertsonen giza eskubideak mespretxatzen ditu; lege berriak egiten ditu atzerako eraginaz aplikatzeko asmotan, edota saiatu egiten da presoei zigorra birritan betearazten lehenengo Frantzian eta gero Espainian eta beti ere delitu beragatik.

Horregatik gaur inoiz baino beharrezkoagoa da gogoratzea espetxe politikaren aldaketa eta euskal presoen eskubideen errespetua funtsezkoa dela bakerako bidean.

Eta Martuteneko espetxe honetako ateetaraino etorri gara gaurkoan barrutik entzun dezaten Ezker Abertzaleak konpromisoa hartua duela euskal preso politiko guzti-guztiak etxera ekartzeko. Bakea eta bizikidetza ez dira posible izanen arrazoi politikoengatik pertsona bat bera espetxean dagoen bitartean.

Oinarrizko eskubideak bortxatu egiten dituen espetxe politika kriminala indarrean mantendu ahal izateko hori egiten uzten dutenen laguntza behar du Partidu Popularrak; eskubideen bermea tinko eskatu beharrean beste nonbaitera begira dagoenarena, zeren eta espetxe politikari eta bakegintzari dagokienean, Urkulluk eta PNVk Rajoyri egiten uztea erabaki dute.

Desgrazia handia da herri honentzako lehendakari bat baino gehiago edukitzea eta biak PPren menpekoak izatea bakegintzari dagokionean. Barcinak horrelako portaera izatea kritikagarria da baina soka berekoak dira eta beraz errazago ulertzen da. Ulertezina dena benetan Urkulluren jokaera da, urteari amaiera eman baitio hasi zuen modu berean, kontraprogramatzen; kontraprogramatzen eta hegalak mozten Bakerako Foroaren ekimenei edota egiaztatzaileen lanari.

No hay semana en que no haya un nuevo plan de Lakua o un nuevo anuncio mediático cuya eficacia no va más allá de la rueda de prensa. La soberbia del lehendakari Urkullu y de Fernández no tiene límites; han hecho un plan para los presos, sin contar con los presos; otro para las víctimas, contando sólo con una parte de las víctimas; y la semana pasada otro para el desarme de ETA sin contar con ETA, ni tampoco con los verificadores internacionales.

Tenemos la desgracia de tener un lehendakari en Gasteiz que se dedica a contemporizar con el PP en vez de presionarle políticamente para que repatrie a los presos; un lehendakari que no quiere ni oír hablar de acuerdos políticos con los soberanistas en casa porque no quiere plantar cara a Madrid; un lehendakari que hoy recibe al President Mas en Ajuria-Enea pero que ha abandonado a los catalanes y huye del espejo catalán porque eso supone confrontar con el constitucionalismo español. Y por eso decimos que es una desgracia que el lehendakari Urkullu se comporte de esa manera porque lo que está provocando es que el PP y el Gobierno español actúen a sus anchas para boicotear la paz y el proceso de resolución.

SORTUkoak ez gara kritika errazera mugatzen. Espetxeetako giltzak dauzkan gobernu espainolaren aurrean askoz gehiago egin daitekeela uste dugu, bai eremu politikoan zein instituzionalean. Urkulluk benetan nahiko balu konponbiderako aktibo izan, modu positiboan aritu liteke; egiaztatzaileak babestu eta lagundu litzake beren helburuak eraginkortasunaz bete ahal izateko. PNVk eta Urkullu gobernuak Partidu Popularraren gobernua gogor presionatu lezakete armagabetze prozesuan inplikatzeko; eta horren ordez, inork eskatu ez diena zuzentzeko omen, eskaini egin dute beren burua oraingoan.

PNVk eta Urkullu gobernuak Madrilgoaren portaera salatu beharko lukete determinazioz bake prozesuak daukan etsai nagusi gisa; eta modu berean indar osoz eskatu beharko liokete presoen eskubideen etengabeko urraketa bertan behera geratzeko eta horrekin batera espetxe politikaren berehalako aldaketa.

PNVk jakin behar du Madrilen aginduetara aritzeko eta orain bi astelehen Gernikan egin zuen bezala euskal herritarren eskubideen kontra joateko, aurrez-aurre izanen gaituela. Baina modu berean jakin behar du ere, herri gisa Madrilen aurrean aritzeko eta bakerako eta erabakitzeko eskubidearen errespetuaren bidean akordioak egin eta norabidea partekatzeko prest izanen gaituela beti.

Eta hori egiterik badago. Ezker independentista prest dago bakea oztopatzen dutenen aurrean presio politikoa biderkatzea helburu luketen akordioak bilatzeko; horrela euskal gizarte osoaren presio lana izan dadin eta modu partekatu bezain arrakastatsuan egin diezaiegun aurre Partidu Popularraren eta Gobernu espainolaren itsukeria eta itxikeriari.

Garrantzitsua da gure eskura dauden indarren pizte eta sendotzea espetxe politikaren aldaketa bakearen aldeko norabidean kokatzeko; bitarteko guztiak erabiliz, politiko eta instituzionalak, eta jakina, baita ere etengabeko herri mobilizazioa euskal preso politikoen eskubideen alde. Hori da Sortu eta ezker independentista osoaren apustua; horregatik gaude gaur hemen, eta horregatik hain zuzen egonen gara Bilbon datorren urtarrilaren 10ean.

Euskal Presoak Etxera, orain!
Gora Euskal Herria askatuta!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.