ALBISTEAK

Sortuk erabat arbuiatzen du Santiago Arrospideren espetxeratzea. Duela 28 urteko gertakari batzuren harira atxilotu eta espetxeratu dute. Espetxeratze honek agerian uzten du legea zapuztuz eta neurrira egindako erabakiak hartzen dituztela, betiere sektore atzerakoi eta ultrenak pozteko, hain justu astebururako deituta duten mobilizazioaren harira.

Alderdi Popularrak, aurrean dugun urte elektoralari begira, bere aurpegi autoritario eta erreakzionarioa indartu nahi du, estatuko sektore intransigente eta atzerakoienei "oferta" elektoral erakargarria eskaini asmoz. Zentzu horretan, Epaitegi Goreneko magistratuak presionatu ditu forma eta denboretan beren interesen arabera ebatzi zezaten, jakinik Europako epaitegiek Gorenak harturiko erabakiaren kontra egingo dutela. Halere, inputazio berriak prestatu ditu Santiago Arrospide atxilotu ahal izateko, ondoren Europak izan dadin aske utziko duena.

Azken finean, helburua sektore atzerakoienen artean sinesgarritasuna lortzea da, bere eskuin muturreko adarra indartuz eta era berean euskal herritargoari mezu zuzen bat luzatuz: ez dago euskal herritarrontzat eskaintza demokratikorik; Madrid-ek bere saiakera guztia egingo du 2011ko urria aurreko eszenatokira itzultzeko, izan ere, PP jakitun da egungo egoeran bere eragina Euskal Herrian hutsaren hurrengoa dela.

Sortuk Santiago Arrospideren berehalako askatzea esijitzen du. Era berean, PPk egiten duten Justiziaren erabateko instrumentalizazio politikoa salatu nahi du, betiere Euskal Herrian bakearen alde ireki den garai berria eta gatazkaren konponbiderako prozesua oztopatu nahian.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.