ALBISTEAK

Basauriko kartzela aurrera martxa egin dugu gaur, presoak etxeratzeko eskatuz. Martxa amaieran Mairibi Ugarteburuk hitz egin du:

Hiru urte igaro dira Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia burutu zela Euskal Herrian bake konferentzia sustatzeko. Lau urte ere ETAk borroka armatua bertan behera uztea erabaki zuenetik.

Euskal gizartean gehiengo batek konponbidean urratsak eskatzen baditu ere, frantziar eta espainiar estatuek betikoan segitzen dute eta paradoxikoa bada ere, presoen kasuan egoerak okerrera egin du.

Estatuak zergatik gogortzen du presoen egoera? Mina eragiteko bai, baina bereziki herri honetan zabalduta dagoen bideak aurrera egin ez dezan. Horregatik dago guztia egiteko prest, baita Europaren aurrean espektakulurik penagarriena eskaintzen ere, azken asteotan ikusten ari garen moduan... soilik euskal preso politikoei aplikatzen zaien gerra politikarekin jarraitu nahi du, kosta ala kosta.

El Estado español usa a las presas y presos políticos vascos como instrumento cautivo para una política de venganza y de bloqueo para que el proceso de resolución y democratización no avance en Euskal Herria. Y para eso está dispuesto a todo, incluso a hacer un espantoso ridículo ante las instancias europeas, contraviniendo los dictámenes internacionales en materia de derechos humanos. Siguen ciegos, empeñándose en aplicar una legislación y una política de guerra solo a las presas y presos políticos vascos.

Horren aurrean zer?

Egun urgentea dispertsioarekin amaitzea da, lehenbailehen presoak Euskal Herriratuz.

Euskal preso politikoen egoera eta beraien senideena odola darion zauria da. Astero-astero giza eskubideen urraketa larria gertatzen ari da. Eta pertsonak dira. Espetxeetan daudenak eta milaka eta milaka kilometro bidaiatuz bizia arriskuan jartzen duten senideak. Euskal herritarrak dira eta beren eskubideak zanpatzen ari dira krudelki eta horrekin amaitzeak lehentasun osoa du.

25 urtez gainean daramagun zama handiegia da eta egia da ziegetako giltzak Rajoyren giltzarrian daudena, baina Euskal Herritik bertatik asko dago egiteke, kaletik eta instituzio nagusietatik Espainiako gobernuarekiko presioa biderkatu behar da, horretarako ere nazioartean dauden ate guztiak joz.

Es urgente, totalmente prioritario, acabar con la losa de la dispersión que dura ya 25 años. Es cierto que la llave política está en manos del carcelero Rajoy, pero es mucho lo que podemos hacer desde Euskal Herria, desde las calles y desde las principales instituciones. Debemos multiplicar la presión social y política hacia el gobierno español, tocando para ello también todas las puertas a nivel internacional.

Horretarako indarrak bildu beharrean gaude, gatazkaren konponbidearen alde egiten duen gehiengo hori presoen Euskal Herriratzearen aldeko dinamika erraldoi batean bilakarazi. 2015 izan dadila dispertsioarekin amaitzeko herri dinamika erraldoia antolatzeko gai izango garen urtea. Etxez etxe, herriz herri... herri hau gai izan behar du presio erreala egiteko Madrili eta Parisi, beren politika kriminala onartzeko ez gaudela prest azaltzeko, kalean, lantegietan, ikastetxeetan, instituzioetan.

Sortuk bere konpromisoa agertu bere esku dagoen guztia egiteko prest presoak etxera ekartzeko. Horregatik, deialdi berezia egin nahi dugu urtarrilaren 10ean Bilbon Sarek deituriko mobilizazioan parte hartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.