ALBISTEAK
Iñigo Urkulluk egindako adierazpenei erantzun die Hasier Arraizek

Sortuk bere kezka agertu nahi du Jokin Aranalde euskal iheslariaren egoeraren aurrean. Aranalde, gaur arratsaldean, atzeman dute Baionan, mediku bisita batera joan denean. Frantziako Poliziak jakinazi dio berehala Espainaratua izanen zela.

Aranaldek ahotsa eta aurpegia ezarri zion joan den urteko ekainean, Biarritzen, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Euskal Herrian zabaldu aro politikoaren aldeko konpromisoari. Iheslarien buelta ahalbidetuz, Euskal Herritik alde egitera eraman zituen egoerari aurre egiteko prestutasuna agertu zuten iheslariek. Konponbidearen aldeko bereko urratsa emanez.

Alta, Frantziako Gobernuak kontrako norabidean urrats berri bat du atxiloketa horrekin. Ipar Euskal Herriko gizarte eta gehiengo politikoak eskatzen duen konponbidearen kontrako bidean urratsa eman du, berriz ere, Parisek.
Sortuk Jokin Aranalderen askatasuna eskatu nahi du. Era berean, frantziar estatuari enplazamendua zuzentzen diogu konponbide demokratikoaren aldeko engaiamendua har dezan, euskal jendarteak behin eta berriro luzatu eskakizunari bide emanez.

Publikoa denez, atzokoan Sortu-ko ordezkaritza bat Nazioarteko Bitartekaritzarekin bildu zen. Sortu-ren izenean Hasier Arraiz lehendakaria, Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria bertaratu ziren Jonathan Powell eta Martin McGuinnesekin biltzeko.

Gaurkoan Sortu-ko ordezkaritza bat Nazioarteko Bitartekaritzarekin bildu da. Sortu-ren izenean Hasier Arraiz lehendakaria, Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria bertaratu dira.

Bilera honen ondotik hau da Sortu-tik luzatu nahi dugun mezua:

1.-Lehendabizi esker ona adierazi nahi diegu bai Jonathan Powell eta Martin McGuiness-i egiten ari diren lan guztiagatik. Esker ona beren jarrera eta konpromiso irmoagatik Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.