ALBISTEAK

Ohar honen bidez Maria Jesus Elorza euskal iheslari politikoaren atxiloketa salatu nahi du Sortuk. Sortuk elkartasuna adierazi nahi die Elorzaren senide eta lagunei. Era berean, indar polizial espainiarren eskuetan jasan dezakeen tratuaren inguruko kezka adierazi nahi du Sortuk.

Gatazkaren konponbidearen alde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak adieraziriko konpromiso eta ekimenari ezin zaio atxiloketekin eta errepresioarekin erantzun. Ekinbide errepresiboan tematzea eta argudio politiko bakarra giza eskubideen urraketa izatea agerian uzten dute bakearen etsai gisa jarduten duela Estatu espainiarrak, indarkeria erabiliaz konponbide prozesuaren aurka.

Gaixotasun sendaezina izan arren etxean preso mantentzen duten Josu Uribetxeberria euskal preso politikoa bisitatu du gaur SORTUren ordezkaritza batek. Arrasaten izan dira gaur Hasier Arraiz, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena eta Iosu Lizarralde SORTUren Kontseilu Nazionaleko kideak.

Bisita honen bidez Uribetxeberriak pairatzen duen egoera salatu nahi izan du SORTUk. Horrela bada, Uribetxeberriarekiko zein gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoekiko PPren gobernuak mantentzen duen politika ankerra salatu nahi du SORTUk.

Lehenik eta behin Sortuk gogor salatu nahi du operazio polizial berri hau. Atxilotuak berehalakoan askatzeko exijitzen dugu eta fisikoki zein psikologikoki eraman dituzten modu berberean etxera itzul daitezen.

SORTUk bere aurkako jarrera azaldu nahi du Fermin Vila agintari espainiarren esku uzteko Erresuma Batuko epaile batek hartutako erabakiaren aurrean.
Azpimarratu behar da Fermin Vilak berak behin baino gehiagotan salatu zuela bere kontrako aitorpenak torturapean lortu zirela; gure ustez, Zuzenbide Estatu batek inoiz ezin du babesik gabe utzi bere kontrako aitorpenak lortzeko tortura eta tratu txarrak pairatu dituen inor.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.