Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ibon Iparragirreren atxiloketa burutu du Ertzaintzak. Sortuk atxiloketa hori salatu nahi du.
2012 Bakerako Forumaren lehen jardunaldiak Aiete zuen gai nagusi, aurtengo 2. saioak Bake prozesua indartzeko Foro sozialetatik ateratako gomendioak ukanen ditu solasgai. 2013ko martxoaren 14 eta 15ean iragan zen foro sozialak, desarmatze, desmobilizazio eta berintegratze prozesua, preso eta iheslarien itzulera, giza eskubideen bermea eta iraganari aurre egitea zituen gai nagusiak. 700 pertsona bildu ziren gai horien eta nazioarteko hainbat gatazka konponbideetan adituen esperientziaren inguruan gogoetatzeko.
Hainbat militante independentistari gizateriaren aurkako krimenak egozteko COVITEk Hagako Nazioarteko Epaitegian aurkezturiko salaketa dela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
COVITEren moduko elkarteak mendeku gose diren sektoreen terminal politikoa baino ez dira. Elkarte hauek euskal jendarteak aldarrikatzen duen konponbidetik oso urruti kokatzen dira.
Sorturen iritziz konponbidearen alde jardun beharko lukete biktimek, ez mendeku eta gatazka behin betikotzeko klabeetan. Euskal jendartearen bake eta konponbide nahiak zapuzteko ahaleginetan dabiltzanei bere asmoak alboratzeko deia luzatzen die Sortuk.
Ohar honen bidez Sortuk Juan Jesus Narvaez eta Itziar Alberdi euskal herritarren atxiloketa eta Estatu espainiarrera entrega salatu nahi ditu. Era berean, elkartasuna adierazi nahi atxilotuen senide eta lagunei.
EPPKren bozeramaileek euskal preso politikoen urrats eta ekimenak iragarri dituzten egun berean burutu dira atxiloketa hauek, beste behin ere agerian utziz bakearen etsai gisa jarduten duela Estatu espainiarrak, errepresioa erabiliaz konponbide prozesuaren aurka.