ALBISTEAK

Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ibon Iparragirreren atxiloketa burutu du Ertzaintzak. Sortuk atxiloketa hori salatu nahi du.

Ibon Iparragirre 2011tik dago espetxeratze arindu egoeran 100.2 artikuluaren aplikaziopean, bere momentuan Espetxe Administrazioak ebatzi baitzuen bere osasun egoera zaila ez zela bateragarria espetxean egotearekin.

Iparragirreren egoera medikoa ez da aldatu eta beraz ez da onargarria inongo aldaketarik egitea ezarri zitzaioan espetxe arindu egoeran.

Beraz, Sortutik eskatzen dugu Espetxe Administrazioak lehenbailehen atzera egitea ezarri zaion espetxeratze egoera eta berriro ezarri diezaiola indarrean 100.2 artikuluaren aplikazioa horrela Ibon Iparragirre etxera bueltatu dadin eta behar dituen arreta medikua eta zaintzak izan ditzan.

Modu berean oraindik espetxean dauden preso gaixo larrien egoera ekarri nahi dugu gogora eta berriz ere exijitu beharrezkoa dela beraiek ere etxeratuak izatea behar duten artatzea jaso dezaten.

Espetxe politika berri baten beharra are eta nabarmenago agertzen da Iparragirrerena bezalako gertaerak ematen direnean; garaia heldu da behingoan preso gaixoak eta 70 urtetik gorakoak etxeratzeko; eta baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboak martxan jarritako Zaballako bideari jarraiki Euskal Preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.