Euskal Preso Politikoen Kolektiboak atzo kaleratutako adierazpena gatazkaren konponbide prozesuan lehen mailako ekarpena dela deritzo Sortuk. Baldintzarik zailenetan EPPK-k egindako hausnarketaren ondorioen balioa azpimarratu nahi du Sortuk.
Amaia Izkoren adierazpenak bake prozesua bultzatzeko batzordearen sorrera agurtzen:
Bake prozesua bultzatzeko batzordearen sorrera agurtu nahi du Sortuk.
GALek orain 30 urte hildako Ramon Oñederra, Kattu, oroitzeko bere senide eta lagunek gaur Azkoitian antolaturiko ekitaldian parte hartu du Joxean Agirre Sortuko ordezkariak, hona hemen bere hitzartzea:
Hogeita hamar urte joan zaizkigu, eta Kattu, Ramon Oñederra, ez da gure bizitzatik desagertu. Nekez galduko dugu gure historiaren aztarnak diren memoria-oihalak. Bere irribarre freskoarekin hazi gara hemen gauden guztiok, eta une gogorrenetan ere bere gaztetasunak freskatu ditu gure nekea eta gure samina. Harengatik ere, berari esker, gehien behar izan dugunetan aurkitu dugu aurrera jarraitzeko indarra.
Hori guztia gogoan, eta eskolan egiten genuen bezala, aditz-denbora hiru modutara konjugatu nahi dut.
Iraganari begira: izan ginen, eta bagara. Gertaera lazgarriak ezagutu ditugu, eta oraindik orain latza da egunerokoa. Baina konponbidearen, bakearen eta askatasun nahiaren logikari jarraitu dio herri honek hamarkadatan barrena, eta ez dugu sekula Kattu-ren hiltzaileen logika geureganatuko.
EAEko Auzitegi Gorenak "Dignidad y Justicia" talde ultraeskuindarrak Hasier Arraiz Sorturen Kontseilu Nazionaleko koordinatzailearen aurka jarririko salaketa tramitera onartu duela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
Erabaki honen oinarrian bakearen etsai diren espainiar estatuko hainbat sektore (direla politiko, mediatiko, judizial eta militarrak) burutzen ari diren inboluzio politika dago. Herri honen etorkizuna kartzela zigor, ukazio eta inposizioan oinarritu nahi dutenen politika alegia.
Adierazpen askatasunaren aurkako eraso frontala da. Trantsizio Demokratikoa delako haren inguruan Sortuk egiten duen hausnarketa politikoa judizializatzeak ez du beste izenik.
Bakearen etsaiek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian egin behar den eztabaida mehatxatu eta baldintzatu, konponbidearen aurka ari diren gutxi batzuk ezin dute herritarren gehiengoaren nahia zapuztu. Garai berria zabaltzen ari gara eta epaitegietatik kanpora zabaldu behar dugu, ukaziorik eta bazterketarik gabe.
Sortuk horretarako borondate irmoa du, euskal herritar guztiontzako garai eta aukera demokratiko osoa lortu arte ekin egingo diogu, oztopo guztien gainetik.