ALBISTEAK

Konstituzio espainiarraren 1., 2., 8. eta 135. artikuluen edukiak jasotzen dituztehonako kartelek.

Artikulu hauek primeran laburbiltzen duten 1978ko Konstituzio espainiarraren esentzia: esentzia antidemokratiko eta inposatzailea.

1., 2. eta 8. artikuluek gure nazio izaera ukatu eta gure herriaren geroa erabakitzeko eskubide oro ukatzen digute, armen eta indarkeriaren mehatxuaren bidez.

135. artikuluak, "aldaezina" zen Konstituzioari orain bi urte PP eta PSOEren ekimenez gehiturikoa, pertsona bezala kateatzen gaitu, Troikaren aginduz zorraren ordainketa lehentasun gisa inposatuz.

Sortuko hainbat ordezkari Donostian izan dira, Sevilla II-ko euskal presoen eskubideen alde egin den manifestazioan.

Bakearen etsaiek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian egin behar den eztabaida mehatxatu eta baldintzatu

Hasier Arraiz, Sortuko koordinatzailea EAEko Epaitegi Goreneko fiskaltzak deklaratzera deitu duela eta, SORTUren Kontseilu Nazionalak zera adierazi nahi dio euskal gizarteari: Euskal gizartean gehiengo zabalak nahi duen garai berria ekarri eta elkarbizitza demokratikoa finkatzeko ahaleginean gabiltza aspaldi honetan. Ahaleginak eta bi egiten ari gara bide honetan. Eta ahalegin honetan aurrera egiteko erabaki finkoa dugu.

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez espetxean mantentzeko Fiskaltzak Auzitegi Konstituzional espainiarrari luzaturiko eskaeraren aurrean, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

Argi geratu da berriro ere, PPrekin lerraturiko bakearen etsaiek espetxean mantendu nahi dituztela ezker abertzaleko bost kide hauek.

Gatazkaren konponbidearen alde aritutako kideak zigortu nahi ditu PPk, azken finean, inboluzio agenda duelako martxan, bakea eraikitzeko aukera zapuztu nahian.

Eztabaida politikorako argudio demokratikoen faltan eta herri babes faltan, Fiskaltza, gobernu ordezkariak eta Guardia Zibila baliatzen ditu PPk bake eta konponbidearen aurka. Hautestontzietan lortzen ez duena lortu nahi du PPk indarkeriaren bidez.

Azkenik, 5 preso politiko hauen askatasuna zein espetxe politika kriminalaren amaiera exijitzen ditu Sortuk.


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.