ALBISTEAK

Pernando Barrenaren adierazpenak, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Hasier Arraizen aurkako diligentziak irekiko dituela baloratuz.

Barrenak oso larritzat jo du Calparsorok Arraizen aurkako diligentziak ireki izana, are gehiago, fiskalak berak aitortu duenean Arraizek zehazki zer esan zuen ere ez dakiela.

Politika egiteari utzi eta bakea sustatu nahi duen interes publikoarekin bat egiteko eskatu dio Barrenak fiskal nagusiari. Aldi berean, aste honetan Sorturen kontra aritu diren ordezkari politikoei galdegin die ea hau zen bilatzen zutena: fiskaltzaren eskuhartzea, Sorturen judizializazioa eta ilegalizazio garaien nostalgia.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.