ALBISTEAK

1979ko azaroaren 11an Guardia Zibilak hildako Mikel Arregi Herri Batasunako zinegotziari omenaldia egin diote gaur Lakuntzan, lagunek antolaturik. Bertan izan da ere Sortu-ren ordezkaritza bat, Amaia Izko, Bixente Goikoetxea eta Juan Kruz Aldasoro Kontseilu Nazionaleko kideek eta Maitane Intxaurraga Nafarroako Kontseiluko kideak osaturikoa.

Manifestazioa eta ekitaldia egin dira eta azken honetan, antolatzaileek horrela eskaturik, hitza hartu du Amaia Izkok. Oroigarria ere eman die Izkok Mikel Arregiren senideei.

Entzutegi Nazional espainiarrak Ateak Ireki atariaren itxiera agindu duela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

Lehenik eta behin, erabaki hau salatu nahi dugu. Espainiar demokrazia delakoak benetako izaera erakutsi du berriro ere, beste euskal komunikabide bat itxiz. Dagoeneko luzeegia zen zerrenda bat luzatzen du Ateak Ireki-ren itxierak.

Gure iritziz, arrazoi argi bat dago Entzutegi Nazionalaren erabakiaren oinarrian: Estatuko botereek ez dute lekukorik nahi. Eskubide urraketaren berri eman zein Nafarroako instituzio nagusietan instalaturik dagoen mafiaren salaketa egingo duen lekukorik ez dute nahi. Horregatik agindu dute Ateak Ireki-ren itxiera.

Azkenik, doakie gure elkartasun osoa Ateak Ireki bezalako proiektu sendoa posible egin duten lagunei.

Datorren asteazkenean, azaroak 20, 29 eta 24 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio politiko handia duen data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu, bai eta eurek ordezkatzen duten guztia: Euskal Herriarekiko konpromisoa, konpromiso eta koherentzia militantea, bai eta Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Urtero bezala, testuinguru zehatz batean kokatzen da urteurren hau:
• Batetik, 30 urte bete dira GALek bere lehen ekintzak burutu zituenetik.
• Bestetik, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politikoa:
• Euskal Herrian garai berri zabaltzea ahalbideratu dugu.

Guardia Zibilaren partetik Iosu Lizarralde Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak jasandako jazarpena salatu du Sortuk. Iosu Lizarralde berak gertatutakoa nola izan den kontatu du, eta ondoren Pernando Barrenak Sorturen balorazioa egin du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.