Ertzaintzaren "Terrorismoaren aurkako dibisioa" ezabatu izana normalizazio politiko eta demokratikorako norabide onean emandako urrats bat dela deritzo Sortuk. ETAk jardun armatua behin betiko etetea iragarri zuenetik jada bi urte igaro direnean ezagutu da erabaki hau, Euskal Herrian inork ez duenean zalantzan jartzen gure herriak pairatzen duen indarkeria bakarra Estatu espainiarrak eta bere aparatuek darabiltena dela.
Horrela bada, Sortuk dei egiten dio EAJri norabide horretan urratsak ematen jarraitzeko, euskal jendartearen gehiengoak eskatzen duen moduan Ertzaintzaren armagabetze errepresiboa bururaino eramateko.