Lehenik eta behin, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegi Europarraren ebazpenaren zentzuak gogobetetzen gaituela adierazi nahi dugu. 197/2006 doktrina ezartzearen ondorioz preso diren lagun guztien askatasuna suposatu behar du epai honek eta era berean, dotrina honen aplikazioaren amaiera.
Sententzia hau ez da ezker abertzalearen garaipen bat, ez baitugu sinisten garaile eta garaituen ereduan. Giza eskubideen errespetuan sinisten dugun guztion lorpena da sententzia hau, espetxe politika honen amaiera exijitzen dugun guztiona. Espetxe politika aldatzea bake prozesua eta normalizazio politikoan aurrera egiteko oinarrizko mugarritzat duen euskal jendartearen gehiengoaren posizioa, erradikalki justua dela eta Giza Eskubideen Hitzarmen Europarrarekin bat egiten duela adierazten du epaiak.
Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatu tolosarren desagerpenaren 30. urteurrenean Sortuk Tolosan eginiko ekitaldi politikoan Joxean Agirre Gipuzkoako Koordinatzaileak eginiko hitzartzea.
Urtemuga bat dugu hizpide gaurkoan, Aieteko Nazioarteko Bake konferentziarena eta ondorioz ETAk eman zion erantzun positiboarena, biek ala biek garai politiko berria ireki zutenak.
Bi urte beranduago esan daiteke herri honen egoera errotik aldatu dela, hobera aldatu dela eta horrek berak denok, euskal gizartea orohar zorioneko egiten gaitu. Herri honen askatasunari begira ireki diren aukerek ez dute konparaketarik azkeneko berrogeita hamar urtetan. Batzuk hori guztia ezinezko egiten saiatuko diren arren, euskal subirautza eta gizarte justiziarentzako aurrerapen garaiak datoz inongo dudarik gabe.