Nazioarteko atxilotze agindua duten lau polizi espainiar torturatzaileak ez atxilotzeko Entzutegi Nazional espainiarreko Fiskaltzaren erabakiaren aurrean, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
Hogei urte pasa dira dagoeneko eta hogei urtez eta beste hainbestez eramanen ditugu gure oroimenean. Dagoeneko urte batzuk badauzkagunok ez dugu ahaztuko zer gertatu zen Gurutze eta Anuk gure artetik eraman zizkiguten hartan.
Atxiloketa andana eman zen eskualdean orduko hartan, eta ondoren entzun genuen atxilotuen eskutik zer nolako tratua jaso zuten eta horrelaxe salatu zuten. Anuk eta Gurutze aldiz ez ziren bizirik atera atxilotze hartatik eta momentuan bertan jakin genuen eta egun horrelaxe dakigu ere, pertsona batek jasan dezakeen trataerarik bortitz eta lazgarrienaren biktima izan zirela bizitza kendu zieten arte.
Preso politikoen eskubideen urraketarekin, herri honek konponbidean aurrera egiteko erakutsi duen borondatea zapuztu nahi du Estatuak
Gaur goizean jakin da, 28 urte espetxean daramatzan Gabriel Urizar euskal preso politikoari 197/06 doktrina ezarri berri diotela, era honetan, bere momentuan ezarritako zigorra oso osorik betea duen arren, espetxean preso mantenduz eta bere askatasunerako eskubide urratuz.
Honen aurrean Sortuk bere elkartasuna eta babesa eskaini nahi dizkio bai Urizar-i bai bere familiari, izan ere presoekin batera senideek ere gogor pairatzen dute PPren politika bortitz hau.
Era berean, honakoa adierazi nahi dugu:
• Lehenik eta behin, preso politikoen, eta oro har preso dauden pertsonen,
oinarrizko eskubideekiko Estatu espainolak agertzen duen erabateko mespretxua eta bortizkeria, eta indarkeria horren erabilera politikoa salatu nahi dugu.
• Bigarrenez, doktrina hau mantentzean - Europako Giza Eskubideen Tribunalak emandako irizpideen kontra eta preso askoren askatasun eskubidea larriki urratuz- baina baita ere sakabanaketa mantentzean eta horretan sakontzean edota osasun eskubidea urratzen jarraitzean, estatu espainolak hautu politiko argi bat dauka.
Herrira mugimenduak "Sakabanaketarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira" lelopean bihar Laudion deituriko mobilizazioarekin bat egiten du SORTUk.
Gatazkaren konponbiderako Euskal Herritik zein nazioartetik garatzen ari diren ekimen eta saiakerak saboteatzeko helburuarekin darabil Alderdi Popularrak espetxe politika. Horrela bada, euskal jendartearen mobilizazioa izango da euskal preso politikoen eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen eta sakabanaketarekin amaitzeko giltza.