Polizia frantsesak Jokin Aranalde eta Beñat Atorrasagasti iheslariak atxilotu ditu gaur goizean Ipar Euskal Herrian. Atxiloketa hauen bidez Gobernu frantziarrak erantzun tamalgarria eman dio iheslariek konponbidearen alde erakutsitako prestutasunari.
Espainiaren ildo beretik doala Frantzia agerian geratzen da atxiloketa hauen kasuan. Frantziak, Espainiak egin bezala, Aieteko Bake Konferentziak eta ETAren erabakiak irekitako konponbiderako aukerei muzin egiten die eta nahiago du errepresio eta sufrimenduaren gurpil zoroaren eskeman jarraitu gatazka politikoan dituen erantzukizunak ezkutatu nahian.
Gaurko honetan, Sortutik heldu nahi diogu foruen deuseztatze prozesuaren hika-mikari, gure ustez hori delako, hain zuzen ere, kontzertua/hitzarmenari buruzko ustezko debateak finean bilatzen duena.
Lehenik eta behin, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak mintzakidetza bat aurkeztu izana nabarmendu nahi du Sortuk. Sorturen iritziz, aurretik Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin bezala, iheslarien kolektiboa ere ari da bere ekarpena egiten, konponbiderako prozesu demokratikoak aurrera egin dezan.
Sortuk urrats garrantzitsutzat jotzen du munduan zehar barreiatu eta egoera ezberdinetan dauden iheslariak agertzen ari diren konpromisoa Euskal Herrian zabaldutako garai berriarekiko.
Datorren urriaren 17an abiatuko da Entzutegi Nazional espainiarrean 35/02 sumarioaren epaiketa. Auzi horretan, ezker abertzaleko 40 kide izango dira epaituak, Ezker Abertzalearen baitan garaturiko lan politikoarengatik. Era berean, 90 herriko taberna eta elkarte inguru daude ere auzibidean.