Warning: rename(/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/83ded57c925e7ac33eacf305829a135b.php_working,/var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/cache/rokbooster/83ded57c925e7ac33eacf305829a135b.php): No such file or directory in /var/www/vhosts/sortu.eus/zaharra.sortu.eus/plugins/system/rokbooster/lib/RokBooster/Compressor/AbstractOutputContainer.php on line 209
Sortu - Arrazoi politikoak medio ihes egin behar izan zutenek itzultzeko eskubide osoa izan behar dute
ALBISTEAK

Lehenik eta behin, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak mintzakidetza bat aurkeztu izana nabarmendu nahi du Sortuk. Sorturen iritziz, aurretik Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin bezala, iheslarien kolektiboa ere ari da bere ekarpena egiten, konponbiderako prozesu demokratikoak aurrera egin dezan.

Sortuk urrats garrantzitsutzat jotzen du munduan zehar barreiatu eta egoera ezberdinetan dauden iheslariak agertzen ari diren konpromisoa Euskal Herrian zabaldutako garai berriarekiko.

Aieten buruturiko Nazioarteko Konferentziatik eratorritako konponbiderako bide-orriarekin bat, egin dute iheslariek eta bide-orri gara dadin euren ekarpena burutzen ari dira.

Iheslarien konpromiso eta ekarpena bat dator Euskal Herrian zein nazioartean urteotan harturiko konpromiso eta abiaturiko ekimenekin. Guztiz kontrakoa da Estatu espainiarraren
jarrera. Jarrera suntsitzailea agertzen du, bakearen eta konponbidearen aurkako erasoak errepikatuz. Bakearen etsaiek etsipena eta ezintasun giroa zabaldu nahi dute gure herrian.

Iheslariek ordea, herri honetako beste hainbat eragilerekin batera, urratsak egiteko prestutasuna eta borondatea agertzen ari dira. Horren adibide da, Sortu-ren iritziz, asteazkenean Baionan buruturiko agerraldia eta eledunen izendapena.

Aieteko bide orriak zehatu moduan, herri honek gatazkaren konponbide osorako aurrera eraman beharreko prozesuak bi ardatz ditu: gatazkaren gako politikoei lotua bata, eta
gatazkaren ondorioen konponbideari bestea.

Gatazkaren ondorioen konponbideari dagokionez, eta iheslarien gaia alor honetan kokatu behar dugu, erbesteratuak etxeratzeko garaia heldu dela ondorioztatzen dugu. Zeregin hori herri honetako eragile eta herritarrekin partekatzeko borondatea agertu du iheslarien kolektiboak eta horretan murgildurik ari da lanean.

Sortuk ere konponbide garaia dela dio eta zentzu horretan uste dugu arrazoi politikoengatik ez duela inork Euskal Herritik kanpo egon behar: erbesteratuen egoerak behin betiko desagertu behar du Euskal Herriko ekuazio politikorik. Arrazoi politikoak medio ihes egin behar izan zutenek itzultzeko eskubide osoa izan behar dute.

Norabide horretan, Sortuk deia luzatzen die herritarrei "Herria dugu arnas" lelopean larunbatean Miarritzen burutuko den ekitaldian parte hartzeko. Han izango da ere Sortu, euskal herritar guztiek Euskal Herrian aske behar dutela aldarrikatzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.