ALBISTEAK

Atzo Guardia Zibilak Andoain eta Urnietan buruturiko atxiloketak justifikatuz Eusko Jaurlaritzako eledun den Josu Erkorekak eginiko adierazpenak, oso larriak dira SORTUren iritziz.

ETAk ekintza armatuak burutzeko balizko arriskua erabili zuen aitzakia gisa Erkorekak atxiloketak justifikatzeko, jakin badakienean egun indarkeriaren erabilera alde bakarretik burutzen dela, Estatuaren aldetik alegia.

Lehenik eta behin, SORTUk bere kezka adierazi nahi du Ruben Genbeltzu eta Ion Lizarribar-en egoeraz eta Guardia Zibilaren eskuetan jasan dezaketen tratuaz.

  • Milaka euskal herritarren lekukotzak adierazten du inkomunikaturiko atxiloaldiak torturaren erabilerari ematen diola bide.
  • Euskal Herritik harago ugariak dira indar polizial espainiarren aurkako salaketak, torturaren erabileragatik. Azkena orain bi aste Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen komiteak kaleraturiko ebazpena.
  • Azken bi atxiloketa Euskal Herriak bizi duen testuinguruarekin hertsiki loturik daudela deritzo SORTUk.
  • Euskal Herrian irekiriko agertoki berriaren aurrean bakearen etsaiek harturiko jarreraren erakusle dira bart gaueko atxiloketak. Helburu politiko jakin bati erantzuten dioten aurrez prestaturiko ekintzak dira atxiloketak.
  • Errepresioa da PPren gobernuaren erantzuna bakea eta konponbidea eraikitzeko Euskal Herritik zein nazioartetik ematen diren urratsei: Horrela bada, bakea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasotzat ditu SORTUk Guardia Zibilak buruturiko atxiloketa hauek.
  • Bakearen etsaiak ez daude blokeo jarrera hutsean: inboluzioaren agenda ipini du martxan PPk. Estatuak ez dauka eskaintza demokratikorik Euskal Herriarentzat. Bakearen etsai dira, bakeari beldur diotelako. Nahiago dute gatazka egoera iraunkortu eta Espainiar proiektu indarrez inposatzen jarraitu.
  • Hori horrela izanik, euskal herritarrok, bake eta askatasun prozesuaren alde gauden guztiok ere, neurriko erantzuna emango diegu: Herri bezala, arrazoi demokratiko osoz, erabakiak hartuz, aldebakartasunetik.
  • Herri honek eginda daukalako hautua. Konponbide prozesuari eutsi dio Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak, nazioarteko komunitatearen eskutik. Bakea eraiki eta askatasuna eskuratzera doa gure herria.
  • Eta bide horretan, ezinbestekoa izango da ere kalera atera eta mobilizatzea. Horrela bada, atxiloketak salatzeko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi du SORTUk eta era berean, ostegunean "Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria" lelopean burutuko diren mobilizazioekin bat egiteko deia luzatzen du SORTUk.

SORTU,
2013ko ekainak 11

Atzo jakinarazi zenez, datorren urriaren 17an abiatuko da Entzutegi Nazional espainiarraren 35/02 sumarioaren epaiketa. Auzi horretan, ezker abertzaleko 40 militante izango dira epaituak. Ezker Abertzalearen baitan garaturiko lan politikoarengatik izango dira epaituak.

Zalantzarik gabe: epaiketa politiko berri baten aurrean kokatzen gara berriro ere.

Bi arrazoiengatik:

  • Buruturiko jardun politikoarengatik epaituko dituztelako 40 lagun.
  • Eta bigarrena eta nagusia: Epaiketa honekin helburu politikoak bilatzen dituelako Estatu espainiarrak.

Foro Sozialak astelehenean iragarritako gomendioen proposamenak agenda politikoaren erdigunean kokatu dira, eragile guztien jarrerak eraginez.

Astebete beranduago, Sortuk berretsi nahi du batetik pasa den asteartean egindako irakurketa: gomendioak erreferentzia egokia dira gatazkaren ondorioen inguruan aritzeko eta, gure aldetik, prest gaudela eztabaida horretan parte hartzeko gure planteamendu propioarekin. Era berean adierazi nahi dugu, ez gatozela bat %100ean gomendioekin.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.