ALBISTEAK

Gaur goizaldean PNVk bidalitako Ertzaintzak Urtza Alkorta atxilotu du Ondarroako zubiharresia txikitu ondoren. Gaur goizaldean, eta AskeGuneak iraun dituen 6 egunetan zehar, Sortuko eta EH Bilduko hainbat kide izan dira bertan. Hona hemen egun hauetako audio, bideo, argazki eta albisteen bildumatxoa:

Hasier Arraizen adierazpenak Ondarroako AskeGunetik.

SORTUK torturaren praktika arbuiagarria salatu nahi du berriro ere. Nazioarteko eragile batek berriki agerian utzi duena.

Torturaren Prebentziorako Batzorde Europarraren 2011ko txostenaren edukiaren irakurketa beldurgarria gertatzen da Estatu espainolari dagokionean, bertan "sendo eta sinesgarritzat" jotzen baitira urte horretan jazotako tortura lekukotasunak, tartean Beatriz Etxebarriak ziegetan jasotako bortxaketarena.

Iker Rodigo Bizkaiko Sortuko kidearen iritzi artikulua argitaratu du ukberri.net-ek. Rodrigo Guardia Zibilak atxilotu zuen Xabier Lopez Peña presoari egindako omenaldia antolatzea leporatuz. Epaileak aske utzi zuen ondoren, baina auziperatuta jarraitzen du:

Apirilaren 15ean goizeko bederatziak laurden gutxiagotan atxilotu ninduen Guardia Zibilak Txopoetan jarritako kontrol batean. Itzubaltzeta / Romoko irteera guztiak hartuak zituzten helburu argi batekin, egun horretan atxilotu behar ninduten, muntai juridiko eta komunikatiboa antolatua zuten eta goiz hartan dena martxan jartzeko nire atxiloketa beharrezkoa zuten. Kotxea geldiarazi, NAN-a eta kotxeko paperak eskatu, kotxetik ateratzeko agindua eman eta "está usted detenido por un delito de enaltecimiento del terrorismo" esan zidan guardia zibil horien buruak. Haien planaren lehen urratsa emana zeukaten. Argazkian, Iker Rodrigo Basterretxea Bizkaiko Sorturen koordinatzaileordea Eloy Velasco epaileak aske baina auziperatuta utzi zuen egunean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.