ALBISTEAK

Sorturen iritziz, eskandalagarria da Frantziar Justiziak Jon Anza euskal iheslariaren desagerpen eta heriotzaren inguruko auzia itxi izana. Anzaren desagerpena eta heriotza argitu gabe erabaki du Estatu frantziarrak auzia ixtea.

Erabaki honekin Euskal Herriaren aurkako gerra zikinaren parte den Jon Anzaren desagerpen eta heriotzaren enkubridore bihurtu da PSFren gobernua.

Fiskaltzaren posizioa ez da justiziaren aplikazioa bilatzen duen norbaitena baizik eta mendeku egarriak itsututa dagoenarena.

Ematen du fiskaltza benetan atsekabetzen duena Josu Uribetxebarria oraindik hil ez izana dela osasun arrazoiengatik espetxetik libratua izan ondoren. Ematen du benetako helburua dela Estatuak herri honetan eragin duen gorpu zerrendaketa luzean beste bat gehitzea, mendeku goseak beste bizitza bat eramatea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.