Azken egunotan berriro geratu da agerian Alderdi Popularrak euskal preso politikoekiko garatzen duen espetxe politikaren krudelkeria.
Astelehenean, Asier Aginako presoen senideek kotxe istripu larria izan zuten Aranjuezeko espetxera bidean zirela.
Atzo, Pablo Gorostiaga preso politikoaren bikote zen Judith Uriarteren heriotzaren berri jaso genuen. Nahiz eta horretarako baimena izan, agintari espainiarrek bikoteari azken agurra ematea galarazi diote Gorostiagari.
Sorturen iritziz, Ernaiko kideen eta ezkerreko militante historikoa den Periko Solabarriaren aurkako zitazioak logika bati erantzuten dio: Estatuak prozesua apurtzeko daraman jarrerari hain zuzen, judikatura horren zerbitzura jartzen duelarik.
Madrilgo gobernua zelai politikoa lokazten ari da etengabe, konfrontazio giroa piztu nahian euskal gizartean, baina bere jokabidearekin lortzen duen bakarra zera da: gatazkaren behin betiko konponbidea nahi duen herritarren gehiengoarengandik gero eta gehiago urruntzea.
Euskal gizartearen gehiengoak apustu argia egiten du bakea eta eszenario demokratikoa eraikitzeko. Sortuk bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guztia egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko.
Zarauzko herrikoaren aurrean egindako ekitaldi batean, Joseba Permachek Libre dinamikari buruz hitz egin du eta azken egunetan Carlos Urquijo Espainiako Delegatuaren eskutik jasandako erasoak salatu ditu.
Sortuk azkeneko egun eta asteotan Euskal Herriko jaien testuinguruan Espainiako estatuaren aldetik, eta bereziki, Euskadiko Autonomi Erkidegoan duen delegatuaren aldetik, egon diren erasoak eta euskal herritar eta eragileen aldetik izan den erantzun anitza eta zabala baloratu nahi ditu.