ALBISTEAK

Sorturen iritziz, Ernaiko kideen eta ezkerreko militante historikoa den Periko Solabarriaren aurkako zitazioak logika bati erantzuten dio: Estatuak prozesua apurtzeko daraman jarrerari hain zuzen, judikatura horren zerbitzura jartzen duelarik.

Madrilgo gobernua zelai politikoa lokazten ari da etengabe, konfrontazio giroa piztu nahian euskal gizartean, baina bere jokabidearekin lortzen duen bakarra zera da: gatazkaren behin betiko konponbidea nahi duen herritarren gehiengoarengandik gero eta gehiago urruntzea.

Euskal gizartearen gehiengoak apustu argia egiten du bakea eta eszenario demokratikoa eraikitzeko. Sortuk bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guztia egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.