Iruñeako iheslari politikoa zen Ana Gastesi azaroaren 6an zendu zen, 76 urte zituela. Bere etxetik kanpo 27 urte zeramatzan, eta azkenean sorterrira itzuli ezinik hil da.
Gastesiren senideei ez ezik, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari ere babesa zein elkartasuna adierazi nahi dizkie Sortuk. Arrazoi politikoengatik ez due inork Euskal Herritik kanpo egon behar: erbesteratu politikoen egoerak behin betiko desagertu behar du Euskal Herriko ekuazio politikorik. Arrazoi politikoak medio ihes egin behar izan zutenek itzultzeko eskubide osoa izan behar dutela deritzo Sortuk.
Ernaiko, Sortuko eta LABeko kideek agerraldia eskaini dute jasaten ari diren jazarpen eta espioitza politikoa salatzeko. Ernaiko kideek, euren egoitza baten aurrean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi dituzte, atera begira jarrita zegoen kamera eta entzuketetarako gailuak.
Ertzaintzaren "Terrorismoaren aurkako dibisioa" ezabatu izana normalizazio politiko eta demokratikorako norabide onean emandako urrats bat dela deritzo Sortuk. ETAk jardun armatua behin betiko etetea iragarri zuenetik jada bi urte igaro direnean ezagutu da erabaki hau, Euskal Herrian inork ez duenean zalantzan jartzen gure herriak pairatzen duen indarkeria bakarra Estatu espainiarrak eta bere aparatuek darabiltena dela.
Horrela bada, Sortuk dei egiten dio EAJri norabide horretan urratsak ematen jarraitzeko, euskal jendartearen gehiengoak eskatzen duen moduan Ertzaintzaren armagabetze errepresiboa bururaino eramateko.