ALBISTEAK
Pernando Barrenaren adierazpenak ETAren erabakiaren bigarren urteurrenean
  • Sendotasunetik harturiko erabaki hori balioan jarri behar da: ETAren erabaki horrek herri honen eskubideak eskuratzeko aro berri bat ireki du.
  • PPren jarrera: euskal herritarrok gure etorkizunaren jabe ez izatea. Nahiago luke duela 6-7 urteko egoera.
  • PPk ez luke posible izango politika hori garatzea Euskal Herritik nahikoa indar politiko aurrejrriko balitzaio.
  • Horregatik uste dugu nahiko arrazoi badirela bi urte hauetan EAJk izan duen posizio politikoarekin oso kritiko izateko.
  • EAJri esan behar zaio: Ez da nahiko begirale papera jokatzea, diskrezioaren izenean inhibizioz aritzea. Jarrera honek ahalbidetzen dion PPri estrategia maltzur eta zoroa garatzea.
  • Sortuk argi du Euskal Herrian badagoela nahikoa indar konponbide prozesuak aurrera egin dezan.
  • Garazkaren konponbidean ere garrantzia handia du horretan euskal bidearen filosofiak.
  • Sortuk determinazio osoa du bide horretan aurrera egiteko eta deia egiten dugu bide horretan bat egiteko eragile guztiei, bereziki EAJri. EAJk berebiziko ardura du gatazkaren konponbidearen euskal nazio interesen ikuspegitik erantzun diezaiogun eta gatazkaren konponbidean ere euskal bidea osa dezagun.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.