Sevilla II espetxean preso diren euskal preso politikoek 31 egun beteko dituzte gaur gose greban. Preso batek duen borroka molderik muturrekoenean hilabete pasatxo daramate espetxe horretako presoek.
Basatia da Sevilla II espetxeko presoek pairatzen duten egoera: mugagabeko isolamendua, etengabeko jazarpen eta mehatxuak... Are basatiagoa da gose greban diren presoen aurka kartzeleroek duten jarrera: berogailuak itzali, mantak kendu eta ohera kateatu izan dituzte presoak.
Jada 28 urte bete dira Guardia Zibilak Mikel erahil zuela. Zoritxarreko hil honetan bertan Estatuko urminduetan erahildako beste kide batzuk gogoratu ditugu. Bigarren mailako biktimak, edonola ere, Justiziak aintzat hartu beharrean erakundeen partetik ahanztura eta egiaren ukapena pairatu behar izan dutela ez dago ukatzerik. Etekin politikoa lortzeko helburuarekin kaltegile bihurtu zituzten.
Por desgracia no fue una excepción, fue uno mas dentro de la estrategia del Estado para acabar con el movimiento independentista. Estrategia criminal que cosecho el dudoso honor de torturar según los datos publicados por Euskal memoria a 4.774 personas.
Azken aste hauetan inoiz baino ageriago agertzen zaigu estatu espainiarrean eskuinaren ofentsibak herri honekiko izan ditzakeen ondorioak:
Pernando Barrenaren adierazpenak, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Hasier Arraizen aurkako diligentziak irekiko dituela baloratuz.
Barrenak oso larritzat jo du Calparsorok Arraizen aurkako diligentziak ireki izana, are gehiago, fiskalak berak aitortu duenean Arraizek zehazki zer esan zuen ere ez dakiela.
Politika egiteari utzi eta bakea sustatu nahi duen interes publikoarekin bat egiteko eskatu dio Barrenak fiskal nagusiari. Aldi berean, aste honetan Sorturen kontra aritu diren ordezkari politikoei galdegin die ea hau zen bilatzen zutena: fiskaltzaren eskuhartzea, Sorturen judizializazioa eta ilegalizazio garaien nostalgia.