Ohar honen bidez, Antton Troitiño euskal herritarraren atxiloketa salatu nahi du Sortuk.
Atxiloketa hau konponbidearen aurka Alderdi Popularraren gobernu espainiarrak daraman estrategiaren adibide eta parte da.
Kasu honetan, preso politikoen aurka Estatuak garatzen duen mendeku politikaren kutsua du atxiloketak.
Azkenik, Erresuma Batuko gobernuari deia luzatu nahi dio Sortuk konponbidearen aurkako Madrilen politikarekin bat egin ez dezan.
ETAren adierazpenak mugarri berri baten aurrean kokatzen gaitu eta, beraz, oso positiboki baloratzen dugu
Ziur gaude ETA erakundearen urratsak aurrerapen sustantziala suposatuko duela gatazkaren konponbide osoari begira.
Hau horrela, ulergaitzak gertatzen dira klase politikoaren zati baten atzoko adierazpenak: PP eta PSEri buruz ari gara. Zer dago beraien jarreraren atzean? Ez dute gure herriarentzako etorkizuneko eskaintza politiko demokratikorik eta ondorioz ideia eta proiektuen konfrontazioari beldur itzela diote. Badakite esparru horietan oso ahulak direla, bai argudioetan bai herri babesean. Horregatik eusten diote eskubide urraketa argudio bakartzat duen politikari; eta helburu nagusitzat gatazkaren konponbiderako aukera historikoa zapuztea duen politikari. Eta zer esanik ez, urrats berrien testuinguruan alarma gorriak pizten zaizkie eta hortik halako adierazpen eta jarrera itxi eta itsuak.
Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo. Gaur, egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta, Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok, honakoa adierazi nahi dugu:
Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan, gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.
Bere herritik mila kilometrotara hil da Arkaitz Bellon, Puerto I-eko espetxean, zigorraren 2/3 beteta izan arren. Beraz, kalean egon behar zen. Mila kilometro hauen atzean dagoen errealitateari erreparatzen badiogu, giza eskubideen urraketa eta mendekuan oinarritutako espetxe politika gizagabe eta krudela da gaur egun protagonista nagusia, eta Arkaitzen heriotzaren erantzule zuzena.