Zigorraren 3/4 beteak izan arren, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxean mantentzeko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren inguruan, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
Sare sozialetako hainbat erabiltzaileren kontrako polizia operazioa autoritarismo ariketa hutsa da eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso lotsagabea.
Sare sozialetan beren iritziak zabaltzen aritzen diren pertsonak atxilotuak izan dira behin berriro ere argi utzita Espainiak iritzi-delitutzat hartzen duela disidentzia politikoa. Adierazpen askatasunak balioa du bakar-bakarrik erregimenaren bozeramaleentzako, finantza espekulatzaileentzako eta ezkerreko independentisten kontra heriotza-mehatxuak botatzen aritzen direnentzako.
Gaur jakin izan dugu Hasier Arraiz, Sortuko presidentearen kontrako ekinbideak artxibatu dituela EAEko Auzitegi Nagusiko instrukzio epaileak.
Albiste ona, jakina. Baina aldi berean eman behar ez zen albistea, gertatu behar ez zen zerbaiten testuinguruan ematen delako. Edozein kasutan, ebazpen horrek berresten du Sortuk prozedura honen hasieratik esan izan duena: Arraizen hitzetan ezin zela inongo deliturik atzeman, inondik inora ere.
Ibon Iparragirre preso ondarrutarra, egun Basauriko espetxean dagoena, bi aldiz jipoitua izan da berriki. Jipoi hauen aurrean, bere larritasuna agertu nahi du Sortuk.
Zoritxarrez, euskal presoekin hainbatetan errepikatzen den egoera oso kezkagarria da honakoa. Ibon Iparragirre izan da jipoitua, baina Espainia edo Frantziako espetxeetan egunero gerta daitezke eta gertatzen dira eskubideen zanpaketak eta horiekin bukatzea lehentasunezkoa da. Giza eskubideen urraketan eta mendekuan oinarritutako espetxe politika krudela dira egoera honen erantzuleak, eta espetxeetako egoera bere horretan jarrai dezan bultzatzen duten eragileak.
Ibon Iparragirrek jasandako jipoien aurrean ezin da beste alde batera begiratu, gu guztion ardura da egoera hau berriro eman ez dadin neurriak hartzea eta euskal presoei dagozkien eskubide guztiak errespeta araztea.