Ibon Iparragirre preso ondarrutarra, egun Basauriko espetxean dagoena, bi aldiz jipoitua izan da berriki. Jipoi hauen aurrean, bere larritasuna agertu nahi du Sortuk.
Zoritxarrez, euskal presoekin hainbatetan errepikatzen den egoera oso kezkagarria da honakoa. Ibon Iparragirre izan da jipoitua, baina Espainia edo Frantziako espetxeetan egunero gerta daitezke eta gertatzen dira eskubideen zanpaketak eta horiekin bukatzea lehentasunezkoa da. Giza eskubideen urraketan eta mendekuan oinarritutako espetxe politika krudela dira egoera honen erantzuleak, eta espetxeetako egoera bere horretan jarrai dezan bultzatzen duten eragileak.
Ibon Iparragirrek jasandako jipoien aurrean ezin da beste alde batera begiratu, gu guztion ardura da egoera hau berriro eman ez dadin neurriak hartzea eta euskal presoei dagozkien eskubide guztiak errespeta araztea.