ALBISTEAK

Zigorraren 3/4 beteak izan arren, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxean mantentzeko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren inguruan, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

 

  • Bateragune delako auzian hartu diren erabaki guztiak funts juridikorik gabekoak dira eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzte. Ikuspegi batetik ulertu daitezke soilik: Bakearen etsaien helburu politikoen ikuspegitik, hauek bait dira auzi honetan emaniko urrats guztiak diseinatu dituztenak.
  • Zein da bakearen etsaien helburua? Ezker Abertzaleak zein mugimendu subiranistak martxan jarririko bake prozesua deuseztea. Hori da helburua eta agenda hori kudeatzen dutenak Rajoy eta Rubalcaba dira. PP eta PSOE eskutik doaz egitasmo honetan.
  • Bakearen izua diote eta arlo guztietan oztopoak jartzen ahalegintzen dira: espetxeetan, Entzutegi Nazionalean, errepresioaren bidez... Dena gure herrian abian den aro berria zapuzteko, dena gure herriarentzako eskaintza demokratikorik ez dutelako.
  • Jazarpen eta ankerkeria guzti hau ordea ez da indarra edo sendotasunaren adierazle, Estatuaren ahuldade politikoaren adierazle baizik. Agerian geratu da hau gure herriaren gehiengoaren aurrean, Estatu ustel honekin kateak haustea exigitzen duen geroz eta gero gehiengo zabalago horren aurrean.
  • Euskal Herrian zein Irlandan, mina eragiteko gaitasuna soberan erakutsi dute bakearen etsaiek. Ezingo dute geldiarazi, ordea, herri bezala dagozkigun eskubide guztiak berreskuratzeko apustua. Bataila hori galdua dute.
  • Azkenik, Bateragune delako auzian preso dauden kideen askatasuna exigizten du Sortuk, bai eta prozesua zapuzteko helburua duen andamiaje judizial eta errepresibo guztiaren eraispena zein dispertsio eta preso gaixoekiko xantai eta mendeku politikaren behin betiko amaiera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.