Auzitegi Nazionaleko epaile batek etxean bete-beharreko espetxeratzea agindu du Josu Uribetxebarriarentzat eta gure ustez horrek urgentziazko balorazio laburra eskatzen du:
- Lehenik eta behin ezin dugu ahaztu berebiziko larritasunezko koadro medikoa pairatzen duela Josu Uribetxebarriak. Sendaezina den gaixotasuna dauka egoera oso aurreratuan eta gainera atzerabiderik ez daukan bukaera baterantz doana.
- Hainbat mediku txostenak ziurtatutako zirkunstantzia hauen aurrean baldintzapeko askatasuna eman zitzaion pertsona honi espetxean ematerik ez zegoen artatzea jaso zezan.
- Bere osasun egoera larriagotzen joan da eta oso momentu eskasean aurkitzen da; beraz, bere askatasuna ahalbidetu zuen koadro medikua larriagotu egin da: ez dago inongo arrazoi medikurik aldez aurretik hartutako erabakiaren terminoak aldatuak izan daitezke.
Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarriarentzako etxean bete-beharreko espetxeratzea agindu du eta Sortutik interpretatzen dugu erabaki horrek hainbat biktima erakunde parasitatu egiten duten eskuin muturreko elementuen mendeku-gosea asetzea baino ez duela helburu.
Erabakia ez dago zuzenbidean egoki oinarrituta Uribetxebarriaren egoera medikua ez delako onera aldatu; erabaki horrek mendeku-gosea irudikatzen du eta guztiz murritza den itxaropen bizitza duen pertsona batekiko muturreko obsesioa erakusten duelako.
Auzitegi Nazionalak hartu duen erabaki honen bidez, ematen du Uribetxebarria beraiek nahi zuten bezain azkar hil ez denez, bere bizitzaren azken egunerarte eraso egingo dutela.
Behin berriro ere justizia espainolaren neurtzeko arau bikoitza salatu beharrean gaude: Angel Berruetaren hiltzaileetako bat libre atera berri da 7 urteko betetze efektiboa emandakoan; Lasa eta Zabalaren hiltzailea, Guardia Zibileko Galindo jenerala lau urte bete zituen 75 urteko kondenatik eta libre utzi zuten depresioa zuelakoan. Eta bitartean preso gaixo terminala den bati aurreko espetxe baldintzak ezarri egiten zaizkio.
Justizia administrazioak Estatuaren izenean hil zutenak saritzen ditu, eta modu berean muturreko krudelkeriaz aritzen da hilzorian diren presoen aurka.
Gogora ekarri nahi dugu Zuerako espetxean berriki zendu den PCE-Reko preso politikoa zen Isabel Aparicio; koadro mediku delikatua zuen pertsona eta gizaki batek preso egon ala ez, merezi duen atentzioa jaso ez zuena.
Sortutik Uribetxebarriaren kontra hartutako erabakia bertan behera geratzea exijitzen dugu, krudela eta lotsagabea izateagatik, eta presoaren giza eskubideen kontrakoa izateagatik. Bere egoerak aurreko garaian izandako berdinera atzera egitea exijitzen dugu, horrela pertsona honek bizi kalitate duina izan dezan bizitzeko falta zaio horretan.