ALBISTEAK

Sorturen Kontseilu Nazionaleko ordezkaritza bat Iosu Uribetxebarria preso politikoa bisitatu du gaur goizean Arrasateko bere etxean. Sorturen ordezkaritza Hasier Arraiz, Pernando Barrena, Amaia Izko eta Iosu Lizarralde Kontseilu Nazionaleko kideek osatu dute.

Ordubete iraun duen bisitan kontseilukideek elkartasuna azaldu diote Iosu Uribetxebarriari Sorturen izenean; modu berean, pasa den astean Auzitegi Nazionalak etxean bete beharreko espetxe egoera berrezarriz hartutako erabakiaren kontrako jarrera azaldu diote, eta Sortuk zirkunstantzia horiek zein gainerako preso gaixoek pairatzen dituztenak salatzen jarraituko duela adierazi ere.

Azkenik, bere osasun egoera prekarioaren baitan animo handiz eusteko desioa adierazi diote Sorturen ordezkariek Iosu Uribetxebarriari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.