Gaur jakin izan dugu Hasier Arraiz, Sortuko presidentearen kontrako ekinbideak artxibatu dituela EAEko Auzitegi Nagusiko instrukzio epaileak.
Albiste ona, jakina. Baina aldi berean eman behar ez zen albistea, gertatu behar ez zen zerbaiten testuinguruan ematen delako. Edozein kasutan, ebazpen horrek berresten du Sortuk prozedura honen hasieratik esan izan duena: Arraizen hitzetan ezin zela inongo deliturik atzeman, inondik inora ere.
Hasierrek, bere hitzaldi hartan esandako guzti-guztia adierazpen politikoaren ariketa baino ez zen izan, Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzalearen kideon hilketen urteurren ekitaldian egindako adierazpen politikoak. Eta adierazpen hariek modu oso interesatuan deskontestualizatu eta kriminalizatuak izan ziren.
Fiskalak berak ere inongo deliturik ez zegolea hausnartu zuen hasierako momentutik salaketa artxibatzeko eskatu zuenean, inongo tramiterik eman gabe, argi dagoelako, ezker abertzaleak 1978ean transizioa edota sistema konstituzionala ez onartzeko, diktadurarekiko benetazko haustura ez zuelako suposatzen eta gure herriari ukazioa besterik ez ziolako ekarriko, egin zuen hautuaz hitz egitea eta defendatzea, batzuentzat molestoa izan daiteke, bai, ez daukagu inongo zalantzarik, baina delitoa izan ezin da izan.
Aipatu behar da ere, orduan arduradun eta eragile politiko batzuen jarrera, zentzurik gabeko salaketa eta zarata mediatikoa aprobetxatuz Sorturen kontra aritu zirela desgaste politikoa eragin nahian eta alderdiaren proiektua ahultzeko eta zalantzan jartzeko helburu argiarekin eta Sorturi exijenzia zehatzak eskatuz.
Beraz, hasieratik esan bezala, gaur ere berreztera gatoz salaketa eta auzi hau adierazpen askatasunaren kontrako erasoa izan direla, eta baita ere, ezker abertzalearen aktibitate zein adierazpen politikoaren kontrako erasoa. Eta norabide horretan oso larritzat jotzen dugu judikatura horretan sartzea eta horri bidea ematea, oso larria delako potere judizialak herri honetan horren beharrezkoa den eztabaida politikoa eragotzi edo baldintzatze joera onartzea.
Hau bezalako erasoak larriak dira, bai. Baina oso larria da ere bai, horrelakoekin benetako eztabaidak ekidin edota izkutatu nahi izatea. Debate politikotik elementu oso garrantzitsuak hoztu nahi izatea. Baina geuk elementu horiek debatearen erdigunean kokatzen jarraituko dugu, eta zentzu horretan jarrarituko dugu esaten Sortuk transizioa delakoaren inguruan egiten duen azterketa guztiz kritikoa dela, guztiz kritikoa den moduan garai hartan estatuko zein bertako zenbait alderdiek hartutako jarrera edo egindako hautua.
Ezker abertzalearen hautua haustura demokratikoarena izan zen orduan eta izaten jarraitzen du gaur egun ere, haustura hori delako ezinbesteko tresna eta tresna bakarra Euskal Herriari dagozkion eskubideak defendatu eta gauzatzeko.