Sorturen Kontseilu Nazionaleko ordezkaritza bat Iosu Uribetxebarria preso politikoa bisitatu du gaur goizean Arrasateko bere etxean. Sorturen ordezkaritza Hasier Arraiz, Pernando Barrena, Amaia Izko eta Iosu Lizarralde Kontseilu Nazionaleko kideek osatu dute.
Ordubete iraun duen bisitan kontseilukideek elkartasuna azaldu diote Iosu Uribetxebarriari Sorturen izenean; modu berean, pasa den astean Auzitegi Nazionalak etxean bete beharreko espetxe egoera berrezarriz hartutako erabakiaren kontrako jarrera azaldu diote, eta Sortuk zirkunstantzia horiek zein gainerako preso gaixoek pairatzen dituztenak salatzen jarraituko duela adierazi ere.
Azkenik, bere osasun egoera prekarioaren baitan animo handiz eusteko desioa adierazi diote Sorturen ordezkariek Iosu Uribetxebarriari.
Auzitegi Nazionaleko epaile batek etxean bete-beharreko espetxeratzea agindu du Josu Uribetxebarriarentzat eta gure ustez horrek urgentziazko balorazio laburra eskatzen du:
Ondorio lazgarriak utzi dituen dispertsoak 25 urte betetzen dituen honetan, espetxe politika kriminalarekin amaitzeko garaia dela deritzo SORTUk. Euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika da egun euskal herritarren aurka burutzen den eskubide urraketarik lazgarriena eta ondorioz, SORTUk deia luzatzen dio EAJri dispertsioaren amaieraren norabidean eragin dezan, PPren politikari babesa emateari utziz.
Estatu indarkeriaren hainbat biktimari diru laguntzak kenduko dizkionaren PPren iragarpenaz, honakoa adierazi nahi du Sortuk: