2012 Bakerako Forumaren lehen jardunaldiak Aiete zuen gai nagusi, aurtengo 2. saioak Bake prozesua indartzeko Foro sozialetatik ateratako gomendioak ukanen ditu solasgai. 2013ko martxoaren 14 eta 15ean iragan zen foro sozialak, desarmatze, desmobilizazio eta berintegratze prozesua, preso eta iheslarien itzulera, giza eskubideen bermea eta iraganari aurre egitea zituen gai nagusiak. 700 pertsona bildu ziren gai horien eta nazioarteko hainbat gatazka konponbideetan adituen esperientziaren inguruan gogoetatzeko.
Foro sozialaren biharamunean, Foroan parte hartu zuten adituen laguntzarekin, Lokarrik eta Bake bideak, 2013ko maiatzaren 27an foro sozialeko edukitik ateratako 12 gomendio aurkeztu zituzten. Gomendio horiek gizarte zibilari zuzendua den metodologia denez, Bake Bidea, Lokarri eta Baionako Fakultateak erabaki dute aurten, gomendioen inguruko solasaldia antolatzea. Besteak beste Brian Currin, hego Afrikako abokatuak, Pierre Hazan, trantsizio justizian adituak eta Aaro Suonio, Ipar Irlandako desarmatze batzordearen buruak aurkeztuko dute gatazka konponbideetan duten esperientzia.
Bakerako forumak desarmatze, desmobilizazio eta berintegratze prozesua, preso eta iheslarien itzulera, giza eskubideen bermea eta iraganari aurre egitea ukanen ditu gai nagusi alde batetik, eta gizarte zibilaren papera bestaldetik.
Hortarako, Sorturentzat, bi kolektiboen ekarpen politikoen biharamunean, garrantzitsua da parte har dezagun bake prozesua aintzinarazteko planteatuak izan diren gomendioen ulertzeko antolatzen den solas eta gogoeta espazio hontan.