ALBISTEAK

Sare sozialetako hainbat erabiltzaileren kontrako polizia operazioa autoritarismo ariketa hutsa da eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso lotsagabea.

Sare sozialetan beren iritziak zabaltzen aritzen diren pertsonak atxilotuak izan dira behin berriro ere argi utzita Espainiak iritzi-delitutzat hartzen duela disidentzia politikoa. Adierazpen askatasunak balioa du bakar-bakarrik erregimenaren bozeramaleentzako, finantza espekulatzaileentzako eta ezkerreko independentisten kontra heriotza-mehatxuak botatzen aritzen direnentzako.

Komunikabide nagusiek iraingarria den neurgailu bikoitza erabiltzen dute; Twiterreko hainbat kontu eta blog egile ezagunak demokraziaren nazioarteko erreferente bezala aurkezten dira Kuban, Venezuelan edota Txinan direnean, eta bitartean Espainiak adierazpen askatasunerako eskubidearen erabilpena egiten dituztenak atxilotu eta zigortu egiten ditu.

Atxilotutako pertsona guztien berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna eskatzen dugu. Adierazpen askatasuna zaindu beharreko eskubidea da baita sare sozialetan ere, eta horrek xaxatze polizialarekin bukatzea eskatzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.