ALBISTEAK

Pasa dena astean atxilotuak izan ziren Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga, Jose Campo, Mikel Almandoz eta Asier Aranguren-en espetxeratzearen inguruan, honakoa adierazi nahi du Sortuk:


  • Lehenik eta behin elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei, baita euren senide eta lagunei.
  • Operazio poliziala eta espetxeratzeak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpenean eta preso ohien agerraldian erakutsitako konpromisoari bakearen etsaiek emandako erantzuna dira.
  • Espainiak Euskal Herriarentzat zer eskaintza duen adierazi du berriro ere: errepresioa, ukazioa eta inposizioa. Espainiatik politika autoritarioak eta gatazka gehiago baino ezin dugu espero. Atzo, gaur eta bihar.
  • Horrela bada, ezinbestekoa dugu herri eta pertsona gisa dagozkigun eskubideen jabe egiteko gure bide propioari ekitea.
  • Larunbatean Bilboko kaleetan ikusi eta bizitakoak argi erakusten digu Euskal Herrian indarra eta oinarria badagoela horretarako.
  • Eta horrela beraz, Sortutik deia gainontzeko indar politiko eta sozialei, bai eta euskal herritarrei jakina, Espainiak eta Alderdi Popularrak ezarri nahi digun salbuespen egoera iraunkorra gainditzeko, eta dagozkigun eskubideak eskuratzeko elkarlanaren bideari ekiteko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.