ALBISTEAK

ETAren adierazpenak mugarri berri baten aurrean kokatzen gaitu eta, beraz, oso positiboki baloratzen dugu

Ziur gaude ETA erakundearen urratsak aurrerapen sustantziala suposatuko duela gatazkaren konponbide osoari begira.

Hau horrela, ulergaitzak gertatzen dira klase politikoaren zati baten atzoko adierazpenak: PP eta PSEri buruz ari gara. Zer dago beraien jarreraren atzean? Ez dute gure herriarentzako etorkizuneko eskaintza politiko demokratikorik eta ondorioz ideia eta proiektuen konfrontazioari beldur itzela diote. Badakite esparru horietan oso ahulak direla, bai argudioetan bai herri babesean. Horregatik eusten diote eskubide urraketa argudio bakartzat duen politikari; eta helburu nagusitzat gatazkaren konponbiderako aukera historikoa zapuztea duen politikari. Eta zer esanik ez, urrats berrien testuinguruan alarma gorriak pizten zaizkie eta hortik halako adierazpen eta jarrera itxi eta itsuak.

Zorionez, ez da hori herri honetako gehiengoaren iritzia eta jarrera. Euskal jendartea pixkanaka espainiar estatuaren aurrean jarrera aktiboa hartzen ari da. Estatuak gero eta argudio gutxiago ditu gure herriaren aurrean bere inboluzio estrategia garatzeko. Gero eta handiagoa da estatuaren eta herri honen arteko arrakala.

ETA erakundeak iragarri duen urrats berriaren testuinguru honetan, Sortuk esfortzuak biderkatzeko garaia dela ondorioztatzen du, herri honetan demokrazia eraikitzeari begira, normalizazioa eraikitzeari begira esku guztiak eta urrats guztiak behar ditugu

Azken finean, Herri honetan proiektu politiko guztiak egingarri izan daitezen euskal bidea osatzea dagokigu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.