EAEko Auzitegi Nagusiak "Dignidad y Justicia" talde ultraeskuindarrak Hasier Arraiz-en aurkako salaketari jarririko errekurtsoa atzera bota duela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
- Talde ultraeskuindarrek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian abian den konponbide prozesua baldintzatu. Konponbidearen aurka ari diren eta inor ordezkatzen ez duten gutxi batzuk ezin dute herritarren gehiengoaren nahia zapuztu. Garai berria zabaltzen ari da Euskal Herrian eta epaitegietatik kanpora zabaldu behar dugu, ukaziorik eta bazterketarik gabe.
- EAEko Auzitegi Nagusiaren erabaki honen oinarrian hainbat sektore burutzen ari diren inboluzio politika dago. Herri honen etorkizuna kartzela zigor, ukazio eta inposizioan oinarritu nahi duten bakearen etsaien politika elikatzen ari da EAEko Auzitegi Gorena.
- Azkenik, inork ez dezala zalantzarik izan, ez hemen ez Madrilen: Ez duzue Sortu bere ildotik aterako. Sortuk borondate irmoa du; euskal herritar guztiok garaile izango garen konponbide demokratikoa lortu arte ekin egingo diogu, oztopo eta bakearen estai guztien gainetik.