ALBISTEAK

Lehenik eta behin, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegi Europarraren ebazpenaren zentzuak gogobetetzen gaituela adierazi nahi dugu. 197/2006 doktrina ezartzearen ondorioz preso diren lagun guztien askatasuna suposatu behar du epai honek eta era berean, dotrina honen aplikazioaren amaiera.

Sententzia hau ez da ezker abertzalearen garaipen bat, ez baitugu sinisten garaile eta garaituen ereduan. Giza eskubideen errespetuan sinisten dugun guztion lorpena da sententzia hau, espetxe politika honen amaiera exijitzen dugun guztiona. Espetxe politika aldatzea bake prozesua eta normalizazio politikoan aurrera egiteko oinarrizko mugarritzat duen euskal jendartearen gehiengoaren posizioa, erradikalki justua dela eta Giza Eskubideen Hitzarmen Europarrarekin bat egiten duela adierazten du epaiak.

Azkenik, Giza Eskubideen Auzitegi Europarraren ebazpenak Gobernu espainiarra era zuzen batean interpelatzen duela adierazi nahi dugu: Estrasburgok esan berri dizue ezin direla giza eskubideak urratzen dituzten salbuespen neurriak erabili. Espetxe politikari iraulketa positibo bat eman ahal izateko probestu behar da une hau. Bakeari aukera emateko unea da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.