Igandean ospatuko den Aberri Egunaren testuinguruan, honakoa adierazi nahi du SORTUk:
Aurtengo Aberri Eguna testuinguru sozioekonomiko gordin batean datorkigu. Azken garaiotan ezagutu ez dugun krisi ekonomikoak baldintzatuta iritsi zaigu aurtengo Aberri Eguna, euskal herritarrok gure naziotasuna aldarrikatzeko eguna.
Gaur Europako Parlamentuan "Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country" konferentzian Gorka Elejabarrieta SORTUko kideak hitzartze labur bat burutu du:
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkieke ekimen honen antolatzaileei; Berdeak- ALE taldeari, Basque Friendship-ari eta hitza hartu dutenei beraien itxaropen mezuengatik.
Euskal Herriko hedabide ezberdinetan atzo zabalduriko Euskadi Ta Askatasuna erakundearen agiriaren inguruan, honako balorazioa burutu nahi du SORTUk:
Lehenik eta behin, gatazka politikotik eratorririko ondorioen konponbidea erdiesteko ETAK elkarrizketarako duen borondate eta konpromiso argia berresten da atzo kaleraturiko agirian. Azken urteotan ETAk jarrera hori publikoki adierazi du hainbat bider eta agirian adierazten duen moduan, jarrera horren berri badute beste bide batzuetatik ere Estatu espainiar eta frantziarreko gobernuek.Munduaren luze zabalean burutu diren gatazken konponbiderako prozesu ezberdinak baliagarriak izan zaizkigu Euskal Herrian, gure herriak pairatzen duen gatazka politiko historikoari behin betiko aterabide integral bat emateari zuzenduriko prozesu eredu bat diseinatzeari begira.