ALBISTEAK

Igandean ospatuko den Aberri Egunaren testuinguruan, honakoa adierazi nahi du SORTUk:

Aurtengo Aberri Eguna testuinguru sozioekonomiko gordin batean datorkigu. Azken garaiotan ezagutu ez dugun krisi ekonomikoak baldintzatuta iritsi zaigu aurtengo Aberri Eguna, euskal herritarrok gure naziotasuna aldarrikatzeko eguna.

Euskal Herria zazpi herrialdez osatutako nazioa dugu eta gure etorkizun hurbil zein luzeari begira erronka handiak ditugu aurre egiteko. Herriak ukatu eta suntsitu nahi dituen eredu neoliberal eta uniformatzaileari erantzuteko eta herri gisa gure bitarteko politiko, ekonomiko, kultural, instituzionalak eskuratzeko independentzia dugu helburu.

Eta hori da hain zuzen ere aurtengo Aberri Egun honetan ospatuko duguna, Euskal Herria nazioa dela, euskaldunok nazio bat dugula eta nazio bat osatzen dugula, Atturritik Ebroraino. Eta egun horretan ere, etorkizunean ere gure nazioa den Euskal Herria Estatu gisako egitura politiko-administratiboa izan arte lanean jarraituko dugul aldarrikatuko dugu.

Esan bezala, aurtengo Aberri Eguna testuinguru ekonomiko larrian iritsi zaigu. Eta krisi ekonomiko bortitz honek herritar sektore zabalak kolpatu ditu. Euskal Herrian dagoeneko berrehun milatik gora langabetu ditugu, lantegi andana ixten, zenbait zonalde desindustrializazioaren bidean, murrizketa sozial bortitzak, oinarrizko zerbitzu publikoei inoiz ezagutu gabeko erasoak, sistema publikoaren suntsiketa... urte luzeetan langilegoak bere izerdi eta borrokaren bitartez kapitalismo basatiari eskuratutako eskubideak galtze bide azkarrean ezagutzen ari gara.

Gatazkaren konponbideari begira, urrats handiak eman ditugu gure herrian. Baina egun bi estatuen aldetik, blokeo eta oztopoa da beraien ibilbide orria. Euskal jendarte zabala, euskal eragileen gehiengoa eta nazioarteak gatazkaren konponbide elkarrizketatuaren aldeko konpromiso irmoa berresten dute egunetik egunera. Aldiz, garaiotan bi estatuek
ukazio eta gerra estrategian darraite.

Estatuen kateetatik askatuko gaituen independentziaren aldeko olatu herritarra geldiezina da. Paisos Catalans eta Eskozian bezala, Euskal Herrian ere independentziaren aldeko aldarrikapen herritarra hedatzen doa. Gero eta sektore
gehiago dira eta gehiago izango dira gure herriaren etorkizuna eraikitzeko.

independentzia aldarrikatzen dutenak, izan ere, INDEPENDENTZIA dugu egungo egoera politiko, ekonomiko eta sozialari erabateko iraulketa emateko bidea.

Eta independentzia gure helburu estrategikoa euskal estatu burujabea eraikitzeko, gure geroa antolatzeko eta eguneroko arazoei eredu berri batetik erantzun ezkertiarra emateko.

Independentziarako arrazoiak asko dira, eta bakoitzak bereak ditu. Herriarekiko sentimendu bat badugu, eta hori oso nabarmena da. Edozein naziori, munduan izan eta izate hori garatzerako, estatu izatea eskatzen zaio. Selekzioa izateko estatua behar duzu. Euskararen ofizialtasunarekin ere gauza bera. Gure eredu ekonomiko propioa eraikitzeko estatua behar dugu.

Eta horixe da hain zuzen aldarrikatzen duguna INDEPENDENTZIA Euskal Herriarentzat. INDEPENDENTZIA gure burua antolatzeko, gure herria egituratzeko, gure herriarentzat bestelako alternatiba politiko eta soziala eskaintzeko.

Apurtu ditzagun kateak, INDEPENDENTZIA!!!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.