ALBISTEAK

Gaur SORTUk, EAk, Alternatibak, Aralarrek eta ABk prentsaurrekoa eskaini dute Donostian.

Bihar Estrasburgoko Auzitegiko Areto Handiak 197/2006 doktrinaren epaia berrikusten hasiko da, uztailan Giza Eskubideen Auzitegiak hartutako erabakiarekin aipatutako zigorra kolokan jarri ondoren.

Biharkoa erreferentzia garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat. Han hurrengo asteotan hartu behar den erabakiarekin ez dago jokoan bakarrik Ines del Rio edota doktrina aplikatu zaien 70 presoen etorkizuna. Europako Auzitegiak hartuko duen erabaki horrekin ere euskal preso politikoekiko estatuek aplikatzen duten zigor estrategia jarriko baita zalantzan. Hori da nahi eta espero duguna, ez bait dago inolako arrazoi juridikorik uzatilan epaileek esandakoa oraingoan ez berresteko.

Azken aste hauetan Madrilgo gobernuak esfortzu bereziak egin ditu Europako eremu ezberdinetan bere espetxe politika justifikatzeko eta "Parot doktrina"-ren beharra saltzeko. Martxan jarri dituen presio mekanismoek ere argi eta garbi adierazten dute Estatuarentzat erabaki honek duen garrantzia. Madrilen eta Parisen badakite uztaileko epaia berresten bada espetxe politikan urratsak emateko beharturik daudela.

Hor kokatu behar da PPk alarma sozialaren tresna astintzeko egiten ari den saiakera, komunikabide zehatz batzuren laguntzarekin. Gizartearen arazo bezala saldu nahi du orain bere itxikeriaren eta estrategia politikoaren ondorio bat dena, gizarte horretan beldurra eta alarma piztuz.

Euskal Herrian gizarteak ondo ulertu du egoera honetan aurrera begiratu behar dela eta testuinguru honetan presoen gaian urratsak ematea eta espetxe politika bertan behera uztea elementu positibo litzatekela. Horrela adierazi zen Bilbon egindako mobilizazio erraldoian eta horrela aldarrikatu da eremu instituzional, politiko eta sozial gehienetik. Euskal Herriak ez luke ulertuko kontrako erabakirik.

Orain arte Madrilek eta Parisek euskal preso politikoekiko bultzatu eta babestu duten espetxe politika sufrimendu eta eskubideen urraketa hutsa ekarri du. Presoen izaera politikoa bera ukatzen dute baina lege bereziak, auzitegi bereziak eta salbuespen neurriak erabili eta erabiltzen dituzte presoen kontra. Nola ulertu daiteke hori ez bada gatazka politikoaren baitan martxan jarri duten estrategia politiko oro horren tresna bezala.

Aurreko astean Iruñean eta Bilbon bake prozesua bultzatzeko burutu zen Gizarte Foroan eta abenduan Baionan egindako Bake Foroan oso argi geratu zen gaiaren garrantzia eta presoek jokatu dezaketen paperaren beharra gatazkaren konponbide integralari begira.

Presoen Kolektiboak berak adierazi du behin eta berriro bere konpromisoa prozesuarekiko eta prestutasun eta borondate osoa duela urratsak emateko eta gatazkaren arrazoien eta ondorioen inguruan bere aportazioak mahai gainean jartzeko. Presoen inplikazioa lehen mailako bitartekoa izan behar da, espetxetik eta kaletik. Hori bideratzeko lehen urratsa espetxe politika aldatzea da; baina horretarako borondate politikoa behar da, eta ez dirudi Madriletik eta Parisetik borondate hori dagoenik.

Itxikeri horren aurrean sakabanaketari amaiera jartzeko, preso gaixoak askatzeko, bizitza osorako zigorra bertan behera uzteko eta espetxealdiaren 3/4-ak bete dituztenak kalean uzteko aldarrikapenak zentzu eta indar handiago hartu dute.

Panorama honetan, irtenbideak bilatzeko, gatazka gainditzeko falta den bakarra estatuen konpromisoa eta inplikazioa da. Orain arte sufrimendua luzatzeko eta konponbide prozesua oztopatzeko estrategian mantendu dira. Soka tenkatzen jarraitzen dute blokeo egoera mantentzeko.

Egoera berria barneratu behar dute. Alarma piztu ordez, oztopoak jarri ordez, adostasun politiko eta sozialak lortzeko eta bultzatzeko esfortzuak biderkatzeko unea da. Zentzu horretan Estrasburgoko Auzitegiak hartu behar duen erabakiak garrantzi berezia du, estatuek konponbide prozesua oztopatzeko eskuartean duten tresna nagusietakoa kolokan geratu daitekeelako eta, ondorioz PPk gidatzen duen blokeo estrategia osoa baldintzaturik gera daiteleelako.

Baina estatuen borondate falta horren aurrean, euskal presoen kontra aplikatzen den espetxe politikari amaiera lortzeko, presoen eskubideen errespetua bermatzeko eta gai honetan urratsak emateko protagonista bihurtu behar da gizartea.

Gizartearen inplikazioa derrigorrezkoa da, eta izango da aurrera begira ere, estatuen blokeo estrategiak gainditzeko eta presoen eskubideak defendatzeko bermerik nagusiena. Gizartearen inplikazioa, konpromisoa eta aktibazioa gatazka eta gatazkaren ondorioak gainditzeko bide nagusia.

Deituta dauden mobilizazioak:

ARABA
Gasteiz: goizean mobilizazioak institutu eta unibertsitatean. 20:00etan manifestazioa Bilbo
plazatik.
Otxandio: 20:00etan 10 minutuko apagoia.
Agurain: 20:00etan elkarretaratzea errege atarian.
Laudion: Elkarretaratzeak. 12:00etan Herriko Plazan. 19:00etan Lamuza Plazan.
Amurrion: Elkarretaratzeak. 12:00etan Juan Urrutia Plazan. 19:00etan Juan Urrutia
Plazan.
Urduñan: Elkarretaratzea 19:30ean Foru Plazan.

BIZKAIA
Arrigorriaga, elkarretaratzea 19.30ean Lonboko biribilgunean.
Bermeo: Ekimen kulturala, "Minutu bat gehiago ez", 20:00etan Kafe Antzokian.
Gernika: 18:30ean udaletxetik, martxa Gernikatik Muxikara. 20:00etan kontzentrazioa
Muxikako kurtzeroan.
Barakaldo: 20:00etan elkarretaratzea Justizia Jauregian.
Bilbo: 20:00etan burrunbada Arriagatik PPren egoitzara.
Elorrio: 19:30ean plazan ekitaldia.
Alonsotegi: 13:30etan elkarretaratzea.
Portugalete: 20:00etan manifestazioa Triangulotik.
Santurtzi: 19:30ean kontzentrazioa udaletxean eta 20:00etan hitzaldia.
Basauri: 12:00etan performance epaitegian.
Galdakao: 20:00etan kontzentrazioa Pontxi Zabalan.
Ugao: 19:00etan "Barrura begirako leihoak" filmaren emanaldia. 20:30ean kontzentrazioa.
Ondarroa: 19:30ean manifestazioa Alamedan (eskualde mailakoa).
Ortuella: 20:00etan mobilizazioa BBKn.
Derio: 20:00etan elkarretaratzea plazan.
Larrabetzu: 20:00etan elkarretaratzea plazan.
Lezama: 19:00etan elkarretaratzea plazan.
Gatika: 19:00etan elkarretaratzea plazan.
Algorta: 20:00etan mobilizazioa Telletxen.
Plentzia: 20:00etan kontzentrazioa Pirulin.
Sopela: 19:00etan kontzentrazioa udal plazan.
Urduliz: 20:00etan kontzentrazioa geltokian.

NAFARROA
Elizondo: 20:00etan elkarretaratzea plazan.
Arbizu: 20:00etan elkarretaratzea plazan (eskualde mailakoa)
Iruñea: martxa ibiltaria. 18:30ean Limite Barañain; 19:00etan Tanatorio Iratxe (Donibane);
19:30ean Santxo Abarka plaza (Arrotxapea); 20:00etan kontzentrazioa Iruñeko Udaletxeko
plazan.
Lekunberri: 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara elkarretaratze iraunkorra.
Altsasu: 12:00etan eta 20:00etan elkarretaratzea plazan.
Gares: 19:30ean elkarretaratzea plazan.
Barañain: 19:00etan elkarretaratzea udal plazan.
Tutera: 20:00etan elkarretaratzea plaza Berrian.
Noain: 20:00etan elkarretaratzea gasolindegiaren biribilgunean.
Lesaka: 19.00etan, elkarretaratzea plazan (eskualde mailakoa).
Uharte: elkarretaratzea 19.30ean plazan.
Otsagabia: elkarretaratzea 20.00etan plazan.

GIPUZKOA
Legazpia: 19:00etan manifestazioa Euskal Herria plazatik (eskualde mailakoa).
Azpeitia: 19:00etan elkarretaratzea plazan (eskualde mailakoa).
Errezil: 21:00etan elkarretaratzea goiko plazan.
Tolosa: 19:30ean Triangulo plazatik manifestazioa (eskualde mailakoa)
San Pedro/Trintxerpe: 9:30etan kontzentrazioa Trintxerpeko azokan. 19:30ean
kontzentrazioa burrunbadarekin.
Orereta: 12:30ean kontzentrazioa herriko plazan. 19:30ean giza katea herriko plazatik.
Donostia: 19:00etan manifestazioa Bulebarrean.
Pasai Antxo: 19:30ean kontzentrazioa Zumardian.
Oiartzun: 20:00etan burrunbadak auzo guztietan.
Astigarraga: 20:00etan kontzentrazioa J. Barandiaran plazan.
Zaldibia: 20:00etan elkarretaratzea plazan.
Elgoibar: 19:00etan elkarretaratzea kalegoen plazan.
Oñati: 19:00etan manifestazioa plazatik.
Bergara: 19:30ean elkarretaratzea plazan.
Hernani: 20:00etan manifestazioa plazatik.
Mutriku: 19:00etan elkarretaratzea eta bideo emanaldia goiko plazan.
Arrasate: 19:00etan elkarretaratzea herriko plazan.
Aretxabaleta: 19:00etan giza-katea herriko plazatik.
Legorreta: 20:00etan plazan elkarretaratzea
Deba: 19:30ean elkarretaratzea herriko plazan.

IPAR EUSKAL HERRIA
Baiona: 12:30ean elkarretaratzea espainiar Kontsulatuaren aurrean eta 18:30ean
elkarretaratzea Herriko Etxean.
Donibane Garazi: 19.00etan elkarretaratzea Herriko Etxearen aintzinean.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.