Julen Arzuagaren iritzi artikulua:
Nazio Batuek argi adierazten dute Preso Dauden Pertsonen Babeserako Printzipioen Bilduman: «Presoa bere ohiko bizilekutik gertu dagoen espetxe batean egongo da» (20. printzipioa) eta «Atxilo guztiek jasoko dute arreta eta tratamendu medikoa, behar duten bakoitzean» (24. printzipioa). Baina ez da humanitate kontua.
Pernando Barrenaren adierazpenak Iruñean Aberri Egunean:
Aberri Egunaren testuinguruan Itsasun Abertzaleen Batasuna, Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Sortu-k buruturiko ekitaldian, Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren heriotzaren inguruko adierazpenak burutu dira bost indar politikoen izenean.
Hona hemen Hasier Arraizen hitzak:
Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren egoera larriarengatik bere kezka eta ardura azaldu nahi du SORTUk.
Era berean, bere babes eta elkartasun osoa eskaini nahi dizkie SORTUk Xabier-i zein bere senide eta lagunei.
Berriro ere berri larri eta kezkagarri bat datorkigu espetxe batetik. Bere larritasunean, gertaera hau ez da inondik inora gertaera isolatua. Euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika kriminalaren ondorio berri bat da.