ALBISTEAK
Konponbidearen eta bakearen aurka darabilten espetxe politika kriminala behingoz eta behin betiko alboratzeko deia luzatzen diegu Madril eta Parisi:

Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren egoera larriarengatik bere kezka eta ardura azaldu nahi du SORTUk.

Era berean, bere babes eta elkartasun osoa eskaini nahi dizkie SORTUk Xabier-i zein bere senide eta lagunei.

Berriro ere berri larri eta kezkagarri bat datorkigu espetxe batetik. Bere larritasunean, gertaera hau ez da inondik inora gertaera isolatua. Euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika kriminalaren ondorio berri bat da.

Euskal preso politikoekin zein euren senide eta lagunekin erruleta errusiarrera jokatzen dute Madrilek eta Parisek. Orain bi aste Angel Figueroa euskal preso politikoak galdu zuen bizia eta aurreko asteburuan Jaeneko espetxean Jabi Martinez euskal preso politikoa bisitatzetik zetozen bi lagunek izandako auto istripu larria.

Horrela bada, Konponbidearen eta bakearen aurka darabilten espetxe politika kriminala behingoz eta behin betiko alboratzeko deia luzatzen diegu Madril eta Parisi.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.