ALBISTEAK

Gaur Europako Parlamentuan "Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country" konferentzian Gorka Elejabarrieta SORTUko kideak hitzartze labur bat burutu du:

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkieke ekimen honen antolatzaileei; Berdeak- ALE taldeari, Basque Friendship-ari eta hitza hartu dutenei beraien itxaropen mezuengatik.

Duela justuki hiru urte, 2010ko martxoaren 29an, Brian Currinek hemen bertan aurkeztu zuen Bruselako adierazpena. Deklarazio horrek bultzada erabakigarria eman zion Euskal Herriko bake prozesua. 2006Ko urrian, instituzio honek Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen inguruan egindako eztabaida bakarrean; Europar parlamentuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen aldeko erresoluzio bat onartu zuen. Bertan kide diren estatuei zein instituzio europarrei, konponbide prozesuan beraien inplikazioa eskatzen zitzaien. Zoritxarrez, gaur egun arte instituzio europarrak ez dute askorik egin zentsu honetan. Ez da berandu oraindik.

Duela urtebete baino gehiago ETAk amaitutzat eman zuen bere ekinbide armatua. Asko aurreratu da Horrezkero, bina oraindik askoz gehiago dago lortzeko.

Gaur hitza hartu dutenek preso politikoek Ipar Irlanda eta Hegoafrikako konponbide prozesuetan zein hauei lotuta emandako errekontziliazio prozesuetan jokatutako papera azpimarratu dute. Badakigu bestalde Espainia eta Frantziak ez dutela urrats positiborik eman arlo honetan. Euskal Herrian bake justu eta iraunkorreko eszenatoki bat sortu eta egonkortzeko preso politiko guztiak askatuak izan behar direla uste dugu. Bide horretan estatu espainola eta frantsesa beraien espetxe politika aldatu behar dute urgenteki: Dispertsio politika amaitu behar da, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak askatu behar dira, eta 197/2006 Doktrina aplikatu zaien preso guztiak ere aske geratu behar dira.

Nazioarteko komunitateak gai honen inguruko bere kezka azaldu du. Euskal herriko alderdien eta gizartearen gehiengoa behin eta berriro eskatu dugu neurri hauek urgenteki martxan jartzea. Europar Batasunak esperientzia baikorra dauka Ipar Irlandako bake prozesuari emandako babesaz. Uste dugu Europar Batasunak rol garrantzitsua jokatu ahalko eta beharko lukeela baita ere Euskal Herriko bake prozesuan.

Beraz, hona hemen nire galdera hitza hartu dutenentzat eta Friendship-eko kideentzat: Zein uste duzue zuek izan beharko lukeela Europar Batasunak, Euskal Herriko bake prozesuan jokatu beharko lukeen rol zehatza?

Milesker
Gorka Elejabarrieta

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.