Azken asteotako agenda politikoa baldintzatu dute gertaera ezberdinek: Bake Prozesua indartzeko Foro Soziala, Giza Eskubideen Auzitegi Europearrean atzo izandako auzi saioa, EAE legebiltzarrean bake ponentzia eratzeko aurreko asteko saio antzua edota bihar legebiltzar horretan bertan burutuko den gatazkaren konponbidearen inguruko saio monografikoa.
Bilboko epaitegi batek Santi Brouard-en hilketaren inguruko ikerketa ireki duela eta, honakoa adierazi nahi du SORTUk:
• SORTUren iritziz, gatazka politikoaren eta bere ondorioen inguruko egia osoa ezagutzea ezinbestekoa da. Egia jakitea beharrezkoa da gatazka egoera batetik konponbide agertoki batera igarotzeko.
• Horrela, ezinbestekoa da indar politiko guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea.
Gaur SORTUk, EAk, Alternatibak, Aralarrek eta ABk prentsaurrekoa eskaini dute Donostian.
Bihar Estrasburgoko Auzitegiko Areto Handiak 197/2006 doktrinaren epaia berrikusten hasiko da, uztailan Giza Eskubideen Auzitegiak hartutako erabakiarekin aipatutako zigorra kolokan jarri ondoren.
Ekitaldia egin du gaurkoan Sortuk Oiartzunen. Bertan Joxean Agirrek hartu du hitza, gatazkaren konponbidearen inguruan dugun egoeraren berri emateko. Hauek izan dira bere hitzak:
Angel Figueroa ostegunean hil zen Algortan. Aspaldi zituen arazo neurologikoak oso larriak izan arren, kostata eman zioten espetxeratze arindua, izan ere, era mugatuan kartzelatik irten eta bizi-modu neurtua izateko kontrolpeko errejimena. Espetxe politika kriminalak beste preso bat eraman du gatazkaren ondorioen estatistikara. Konponbiderako aukerak behin eta berriro zapuzteko gobernuek egiten duten ahaleginak zigortu du, enegarrenez, bide armatua utzi eta bakeari zein demokraziari branka jarri dion pertsonen kolektiboari.